Bera Bera

Select your language

Jinamar herrian Rocasa gainditu ostean (21-32), SUPER AMARA Bera Berak lidergotza berresteaz gain bigarren sailkatuekin tartea gehiago zabaldu du, lau puntura, urtea amaitzeko.

Mecalia Atlético Guardés eta Liberbank Gijón taldeen arteko berdinketak eta Elcheren garaipena Valladoliden, hiru talde hauek bigarren lekuan uzten dituzte, 13 puntuekin. A Guardakoek sei garaipeneko bolada onari amaiera jarri zioten eta astuariarrek Telden eta Bidebietan galduta, pistari zailenetan berdinketa lortu zuten. Elchek puntuak pilatzen jarraitzen du.

Emaitza hauek, lidergotik bost puntura uzten dituzte Rocasa eta Rincón Fertilidad Málaga, Conservas Orbe Porriño gol batez gainditu zuena. Behetik, Porriño eta Aula ez dute ounturik urratu eta KH7 BM Granollers Tenerife nagusitu zen (31-32) tartea irekitzeko, Zubileta Evolution BM Zuazo, aldiz, jaitsiera postutik irten da Helvetia Alcobendas gaindituta.

Iaz bezala, SUPER AMARA Bera Bera Jinamarren garaipen handia errepikatu du baina iazko denboraldiko aldea da Granollers eta Alcobendasen irabazi duela aurten, Aula gainditu du Bidebietan eta puntu bakarra utzi du Elcherekin. Hau da, aurten aurkari berdinarekin puntu gehiago pilatu ditu. 

Asteburu honetan jardunaldiak ezean, SUPER AMARA Bera Berak oporrak ditu, urtarrilaren 3an itzuliko da entrenaldietara eta Guerreras Iberdrola liga urtarrilaren 11n bueltako da. Bidebietan Rincón Fertilidad Málaga hartuko du, Elchek Rocasa, Guardések derbia izango du O Porriñon eta Zubileta Evolution BM Zuazo Liberbank Gijóni egingo dio bisita. KH7 BM Granollersek eta Aula Alimentos de Valladolidek Palaun elkar ikusiko dute eta Balonmano Salud Tenerife eta Helvetia Alcobendasek jardunaldia urtarrilaren 10ean irekiko dute.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores