Bera Bera

Select your language

Oñatiko Zubikoa kiroldegiak bihar ostegunean (19etan) udazkeneko prestakuntza honetako hirugarren froga hartuko du, berriro SUPER AMARA Bera Bera eta Zubileta Evolution BM Zuazo aurrez aurre.

Tolosako jubenilen aurka eta Leringo lagunartekorekin alderatuta, Alba Menéndez eta Emma Boada bertan izango direla taldearekin bat egin dutelako aste honetan. Sasoi onari heldu nahi diote Esther Arrojeria, Sara Gil, Ainhoa Etxeberria eta Mirene Morenok eta O’Mullonyk, berriz, minutuak behar ditu, izan ere, geroz eta hobeto jokatzen ari da Zamorako jokalariak.  

Gazteenek ere minutuak behar dituzte, horregatik, Imanol Álvarezek euskal  ligako taldetik zazpi jokalari eramango ditu, Yune Bermejo atezain oñatiarra, June Ruiz de Gauna eskuin albokoa eta Leire Momblona pibota, senior taldetik eta Lacturale Bera Bera jubeniletik Zumaiako atezain Ainhoa Larrañaga, Izaro Mujika eskuin albokoa, Libe Sarriegi pibota eta Malen Morandeira ezker alboko jokalaria.

Hau da, 16 jokalariez osaturiko zerrenda Oñatin beste lagunarteko bat jokatzeko.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores