Bera Bera

Select your language

Jakina da Ainhoa Etxeberria SUPER AMARA Bera Berako plantillako kidea dela baina harridura sortarazi du hiru hilabete hauetan beste lau gipuzkoarrek debuta egiteko aukera izan dutela goreneko taldearekin partida ofizialetan: Evelyn Briones, June Ruiz de Gauna, Ainhoa Larrañaga eta Leire Momblona jokalari gazteak, hain zuzen ere. 

16 jokalariez osaturiko plantilla batean, SUPER AMARA Bera Berak dituen helburuak kontutan izanda, oso zaila da gazteei aukera ematea. Halere, lehiaketek eta lesioek ezohiko egoerak sortu dituzte entrenaldietan parte hartzeko, lagunartekoetan eta partida ofizialetan ere bai. Jokalari gipuzkoarrei eta euskaldunei -Mirene Moreno ermuarrak ere debuta egin du aurten ohorezko mailan- aukerak ematen saiatzen da Bera Bera eta 2012tik hona 22 dira debuta egiteko aukera izan dutenak.

Bost hauen kasuan minutu gutxi batzuk izan dira, gehiago akaso Ainhoa Etxeberriaren kasuan zazpi partidetan jokatzeko aukera izan duelako –Bidebietan egin zuen debuta Zuazorekin irailaren 7an- eta Briones eta Ruiz de Gauna jokalariek EHF Cupeko aurreneko kanporaketa aprobetxatu zuten. Hau da, Ligan debuta egin aurretik Europan egin zuten Suizako LK Zug taldearen aurka, Brionesek irailaren 14an egin zuen Gascan, Tolosan hurrengo egunean gola egin zuen eta Egiako jokalalarik Usabalen debutatu zuen eta saiatu arren ez zuen gola sartzerik izan. Euskal ligako taldean jokatzen ari dira biak.  

Arruda eta Terés jokalarien lesioak direla eta, postu horiek betetzeko premia zuen SUPER AMARA Bera Berak. Ainhoa Larrañaga Alcobendas, O Porriño eta Brasoven EHFko kanporaketa osoa bizi izan zuen. Errumanian penalti batean atera zen, baina Tirca jokalariak, postea lagun, gauzatu zuen gola. Jubenil mailako hautatzaileak deitu zuen Larrañaga Norvegian lagunartekoak jokatze aldera. Pibote nafarrak utzitako lekua betetzeko, berriz, Imanol Álvarezek Leire Momblona deitu zuen, 19 urteko pasaitarrak Elcheren aurka debutatu zuen eta Granollersen bi minutu inguru izan zituen. Gascara salto egin bezain pronto Ana Martínezek zoriondu zuen Momblona.

Bost jokalari hauetaz gain, Imanol Álvarezek lagunartekoetan Wingherlly Castillo atezaina, Izaro Mujika eskuin hegalaria, Malen Morandeira albokoa eta Maddi Arejula hegalaria deitu izan ditu. Eta etenaldi honetan ere izango dira hainbat gazte, entrenaldietan eta lagunartekoetan parte hartzeko, taldearen eta jokalarien mesederako. Atzo, esate baterako, Yune Bermejo atezaina, Libe Sarriegi eta June del Campo jokatzeko aukera izan zuten Tolosa Eskubaloiko jubenil mutilen aurka.

Izan ere, euskal ligatik gorenera salto ikaragarria baitago. Mundialean zazpi jokalari izanda, Terés bajan delarik, entrenaldietan erritmoa mantenteko eta lagunartekoetan lehiatzeko, gazte hauen beharra izango dute Inanol Álvarez eta Álex Noguések. Partida estuen faltan Bidebietako saioak ondo daude eta, honen baitan, hausnarketa batean murgilduta dago kluba.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores