Bera Bera

Select your language

Japoniako Mundiala dela eta Guerreras lberdrola ligaren etenaldiari aurre egiteko, SUPER AMARA Bera Berak lau lagunarteko antolatu ditu azaroaren 27tik abenduaren 13ra bitartean. Ligako txapelketan abenduaren 21ean itzuliko da Bidebietara.

Mundialean zazpi jokalariekin –azkena Etxeberria-, Terés baja delarik eta Boada eta Fernandes minekin, ez zaio erraza izango entrenatzaileei gainontzeko jokalariak Ligarako ondo prestatzea: Menéndez, Arrojeria, Sara Gil, Ainhoa Etxeberria eta Moreno, alegia. Lagunartekoak jokatzeko irrikan dagoena María O’Mullony da, izan ere, entrenaldietan landutakoa partidetara eraman nahi duelako eta konfidantzarekin aritu.

Abenduan bi multzoak bat egiteko lan itzela izango da, mundiala jokatuko dutenak abenduaren 16ra arte ez baitira itzuliko eta bost egun beranduago –San Tomas egunean- Bidebietan Aula Alimentos de Valladolid taldea izango baita. Eta ondoren, SUPER AMARA Bera Berak Kanarietara egingo du bidaia abenduaren 26an ostiralean jokatzeko (21etan Donostian).

Hortaz, Imanol Álvarez eta Álex Nogués entrenatzaileek bigarren taldeko jokalariak eta Lacturale Bera Bera jubenil mailakoa deituko dituzte entrenaldierako eta lagunartekoak jokatzeko.

Azaroaren 27an izango da aurrenekoa, Bidebietan, ateak itxita, Tolosako jubenil mutilen aurka. Azaroaren 30ean, larunbatean 18,30etan, SUPER AMARA Bera Berak eta Zubileta Evolution BM Zuazok Lerinen izango dute hitzordua. Abenduaren 5ean bi euskal taldeak Oñatin elkar ikusiko dute (19etan), eta abenduaren 13an, SUPER AMARA Bera Berak Merignac izango du aurkari, Frantziako goreneko ligan aritzen den taldea, lekua zehazteke.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores