Bera Bera

Select your language

Albaola Itsas Kultur Faktoriak hartu du 2019-20 denboraldirako SUPER AMARA Bera Berak prestatu duen plantillaren aurkezpena,  ‘Menderaezina – Indomable’ leloak du aurtengo kanpainak eta 16 jokalarien irudiak kortsaria moduan agertu dira.

Instituzioetako ordezkariak, babesleak, gonbidatuak eta harrobiko jokalariak lagun, SUPER AMARA Bera Berak anbizioa izaten jarraitzen du Guerreras Iberdrola Ligaren erreferentziaenetarikoa izaten jarraitzeko eta emakumezkoen kirolean Euskadin.

Jokalariak eta Imanol Álvarez entrenatzaileak bat egin dute Estatu mailako txapelketa guztiak direla helburu adierazten eta, era berean, EHF Cupeko multzoen fasera berriro heltzea.

Horretarako 16 jokalari, iazko: Menéndez, Arrojeria, Etxeberria, Cardoso, Castellanos, Arderius, Terés, Arruda eta Sara Gil, eta zazpi aurpegi berri: Eli Cesáreo, María O’Mullony, Manuela Pizzo, Emma Boada, Mariane Fernandes, Mirene Moreno eta Ainhoa Etxeberria.

Irudiak (Juan Antonio Garaikoetxea)

Agerraldietan, Gotzone De Miguel, SUPER AMARAko Giza Baliabideen ordezkariak adierazi zuen “zuen babesle izaten harro gaude, zintzotasuna eta errespetua ikusten dugu zuengan eta ziur naiz arrakastak etorriko direla”.

Denis Itxasok azpimarratu “historiagatik Albaola aukeratu izanak,” eta azpimarratu zuen “Gipuzkoa barnean daramazue” –Irun, Eibar eta laster Tolosan ofizialki jokatzeagatik- eta “lanean jarritako seriotasuna” goraipatu zuen.

Eneko Goia alkateak bere “alabak eskubaloia egin nahi duela” jakinarazi zuen “ziur aski zuei esker” aipatu zuen. “Emakumezkoen kirolak egun duen olatuan zuek 30 urte daramazue gorenean eta hori azpimarratzekoa da”.

Markel Olano diputatu nagusiak historiari heldu dio. “XVI. Mendean portuei dagokionez Gipuzkoa egungo Cabo Cañaveral izan zen eta XXI. mendean berdintasunean eredua izan nahi du”.

Eta azkenik, Tati Garmendiak eskertu zien ekitaldira gerturatu zirenei eta txalotu zuen ekimena “emakumezkoen kirola indartzen duena”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores