Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berak EHF Cupeko QR1 kanporaketa osoa Gipuzkoan jokatuko du irailaren 14 eta 15ean, Suizako LK Zug taldearekin adostu ostean, Europako Federazioari adierazi geniona.

Hortaz, SUPER AMARA Bera Bera bertako talde gisa arituko da irailaren 14an Gascan (16,30etan), igandean (12etan) Tolosan egokituko zaio paper hori Suizako taldeari. Urtarrilean gertatu bezala, Europako lehiaketako partida bat Gipuzkoako lurraldean jokatuko da. Bere egunean EHF Cupeko multzoen fasean Artalekun egin zuten debuta donostiarrek, oraingo honetan, Tolosa Eskubaloia taldearen inplikazioari esker, SUPER AMARA Bera Berak LK Zug suizarraren aurkako itzulera partida Usabal kiroldegira eramango du, Gipuzkoan emakumezkoen eskubaloia sustatze aldera.

Horretarako, Tolosako pistak EHFren oneritzia jaso behar du, lehiaketako atarikoetan egonik ez da eragozpenik espero. Larunbatean (irailak 14) Realak etxean ligako aurreneko partida 18,30etan jokatuko duenez Atlético de Madriden aurka, SUPER AMARA Bera Berak norgehiagoka aurreratzea erabaki du. Donostian eta Tolosan 10 eurotan jarriko dira saigai sarrerak, SUPER AMARA Bera Berako abonatuek %50ko beherapena izango dutelarik.

Kanporaketa gaindituz gero, SUPER AMARA Bera Berak Errumaniako Corona Brasov taldea izango du aurrean urrian, QR 2 delakoan. Joanekoa Transilvanian izango da urriaren 12-13 asteburuan eta itzulera, Donostian urriaren 19-20an.

Ondorioz, Guerreras Iberdrola ligako aurreneko jardunaldia, SUPER AMARA Bera Berak eta HGB Prosetecnisa Zuazo taldeek jokatu beharrekoa irailaren 7an izango da, Bidebietan larunbatean 18etan. Larunbatean, abuztuak 17 Orion (12etan) bi taldeek lagunartekoa jokatuko dute.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores