Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Bera lehiatzeko irrikan dago, erronka berriei heltzeko, batez ere Ligarekin berriro amesteko eta EHFk utzitako zaporeari jarraipena emateko Joku Olinpikoetan amaituko den denboraldian, jokalari bat baino gehiago Tokio 2020 begira jarri delarik.

Helburua ez da aldatu, 2019-20 denboraldian jokatuko diren lau lehiaketetan amaiera arte irauntzea, Estatu mailako hiru tituluak hizpide izatea eta EHF Cupeko multzoen fasera iristea, ibilbidea luzeagoa eta zailagoa badada ere.

SUPER AMARA Bera Berak fideltasuna eskertu nahi du eta, hasteko, abonatuek Summer BAG Experience txapelketan sarrera dohan izango dute, abuztuaren 23 eta 24n Mecalia Atlético Guardés, Aula Alimentos de Valladolid eta Liberbank Gijón taldeak ikusgai izango dituela. Horrez gain, abuztuaren 31n (18,30etan) Superkopa ikusteko autobusa dohan izango dute Eibarra eta merchandising eta Viajes Premierren beherapenak izateaz gain, Lacturale bisitatzeko aukera izango dute eta Bera Bera Eskubaloiko kamiseta bat (ekipazioarekin ez nahastu). Formularioa bete

Helduek 75 euro ordaindu beharko dute SUPER AMARA Bera Berak Guerreras Iberdrola ligako 11 partidak ikusteko eta Europakoetan %50 beherapena izango dute. 2019-20 denboraldian zehaztu diren salneurriak ez dira aldatu, 10 euro eta gazte (10-16) bost. Europako balizko multzoen fasera arte mantenduko ditu klubak salneurriak.

Jubilatuek eta gazteek (10-16 urte) 40 euro ordainduko dute 11 partidak ikusteko. Familiei begira, bertaratzeko asmotan lau lagunek 150 euroetan sartuko dira, hau da, bi helduek ordainduz. 

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores