Bera Bera

Select your language

Eibarren Abuztuaren 31n (18,30etan) ospatuko den XX. Superkoparako sarrerak saltzeko aukera izateaz gain SUPER AMARA Bera Berak autobusa jarriko du. Horretarako formularioa bete beharko da, 943458166 telefonora deitu edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikora mezua bidali.

Rocasa Gran Canaria eta SUPER AMARA Bera Bera taldeen arteko partida da egun emakumezkoen eskubaloiak eskaintzen duen lehiarik erakargarriena eta Eibarren ikusi ahal izatea aukera ezin hobea da euskal zaleentzat. Eibar Eskubaloiak salneurri aproposak jarri ditu finala ikusteko, helduek 10 eurotan eta 18 urte azpikoek, bost. 1.300 pertsonentzako lekua du Ipuruak.

Abonatuek autobusa dohan izango dute, helduek berriz 10 euro ordaindu beharko dute eta gazteek, bost. Autocares Davidekin Bidebietan 16an izango da hitzordua eta, horrela eskatuta, Aritzetan ere geldituko litzateke 16,15ak aldera. 

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores