Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaile Imanol Álvarez aurredenboraldiarekin bat egin du gaur goizean Anoetako miniestadios eta komunikabideen esanetara jarri da. Egun latzenak izan arren “aurpegi onak ikusi ditut” adierazi du.

Bere ustez, Guerreras Iberdola ligak 12 taldera jaitsi izanak lehiaketari mesede egingo dio, ondorioz, “gogorragoa, exijenteagoa eta taldeak asko indartu dira batzuk ez jaisteko eta beste batzuk liga irabazteko non bospasei talde ikusten ditut”. “Ligan ez ditugu partida errazak izango konzentrazioa areagotu beharko delarik” aipatu du.

Bere taldeaz onartu du zazpi aurpegi berriak “aldaketa asko dira baina gogo gehiago ere somatzen da”. Orain moldaketa lanari ekingo behar dio “pixkanaka pixkanaka joango gara baina sekulan ez dira egun nahikoak entrenatzaileentzat”. “Abuztuaren 31ra ahalik eta ondoen iritsi nahi dugu, orain kargak kontrolatzeko momentua da. SUPER AMARA Bera Berak Superkopari Rocasaren aurka Eibarren helduko dio, Ipuruan jokatzeak “berezitasun handia du niretzako, askotan jokatu eta entrenatu dudalako han bertan”.

Imanol Álvarezek ez du zalantzarik adierazten “liga da lehiaketa nagusiena, helburu argiena”. “Ez dela erraza izango” berretsi du, “konpetizio guztietan azkenera arte iristea” delarik. Baliabide berriekin entrenatzaileak adierazi du “jokuari zentzu bera emango diogu, defentsa gogorra eta korrika egin, nahiz eta barianteak izango digutu defentsan eta erasoan, kanpoko jaurtiketa irabazi dugulakoan”.  

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores