Bera Bera

Select your language

Eibar KE Fundazioak hartu du gaur goizean Emakumeen Eskubaloiko XX. Superkoparen aurkezpe ofiziala, abuztuaren 31n (18,30etan) Ipurua kiroldegian ospatuko dena Liga Guerreras Iberdrolako txapeldun Rocasa Gran Canaria eta SUPER AMARA Bera Bera Kopako garaile gisa.

Ekitaldian izan dira Eibarko alkate Miguel de los Toyos; Eibar KE Fundazioko Mikel Larrañaga; Gazteria eta Kiroletako foru zuzendari, Goizane Álvarez; Espainiako Eskubaloi Federazioko presidente Francisco Blázquez, Eibar Eskubaloia taldeko presidente Gaizka Bilbao; Aviaren ordezkari Agustín Azpiri, Eibarko kirol zinegotzi Alberto Albistegi eta Tati Garmendia, Bera Bera Eskubaloiko arduraduna.

Agerraldietan “Eibarrek eskubaloiarekin duen tradizioa” azpimarratu dute eta “oso garrantzitsutzat jo dute” horrelako ekitaldia Ipuruan jokatzea, ligako talderik onenen artekoa “emakumezkoen kirola orokorrean eta eskubaloia sustatze aldera”.

2019-20 denboraldia irekiko duen partidaz haratago, Espainiako Eskubaloi Federazioak antolatzen duen gala ere hartuko du Eibarrek, non iazko denboraldiko jokalari onenek sariak jasotzen dituztelarik.

Datorren astelehenan jarriko dira salgai sarrerak, Eibar Eskubaloia, Bera Bera Eskubaloia eta Rocasako web orrialdetan. Helduek 10 euro ordainduko dute eta 18 urte azpikoek, bost.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores