Bera Bera

Select your language

2019-20 denboraldiko SUPER AMARA Bera Bera abian da, izan ere, aurreneko bi saioak bete duelako, goizean Anoetako miniestadioan erabat fisikoa eta arratsaldez, teknikoa Josean Gasca kiroldegian.

Lehen taldeko bederatzi jokalarik eta lau gaztek osatu dute aurreneko saioa Álex Noguésen zuzendaritzapean. Iazko denboraldiko Menéndez, Arrojeria, Terés eta Gil, Mirene Moreno, O’Mullony, Boada, Fernandes –Donostian lehenengo egunea- eta Ainhoa Etxeberria. Gazteak, berriz, Zumaiatik etorrita Ainhoa Larrañaga atezaina, Evelyn Briones, Irati Mujika –Euskal Kopan izan ziren- eta Nerea Álvarez Beti Onak taldean utzita dagoena.

Ligak du lehentasuna

“Ez dugu gustoko hona etortzea” onartu du Alba Menéndez kapitaina Anoetako miniestadioan lasterketa amaigabeak eta pesak egiten dituzte, hau da, beharrezkoa den prestaketa fisikoa denboraldi exijenteari ahalik eta ondoen heltzeko. Zarauztarren ustez “urtea interesgarria izango da, talde gutxiago egonda maila hobea izango da eta agian talderen batek sorpresa eman dezake”. Menéndezek espero du “egun hauek azkar pasatzen eta partidak jokatzea, aurpegi berriak ditugu eta elkar ezagutzea lehenbailehen garrantzitsua da”. Kapitainak argi du “Liga irabazteko asmoarekin goaz”.

Berdin pentsatzen du Esther Arrojeria bigarren kapitainak. “Iazko arantza dugu, Ligarik gabe amaitzea mingarria izan zen eta aurten guztia emango dugu irabazteko, gurea izan behar du” adierazi du usurbiltarrak. Gainera, EHF Cupeko multzoen fasea du hizpide “nahiz eta aurten kanporaketa gehiago gainditu behar”. Superkopaz galdeturik, pozik da Eibarren delako “etxean, Gipuzkoan gaudelako, horrek gure onerako izan behar du, oso polita delako Superkopa irabazita denboraldia hastea”. 

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores