Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berako jokalariek datorren denboraldian erabiliko dituzten zenbakiak aukeratu dituzte.

Iaztik jarraitzen dutenak Sara Gil izan ezik, erabilitako zenbakiei eutsi die: Arrojeria (3), Terés (6), Menéndez (8), Etxeberria (15), Cardoso (21), Arderius (27), Castellanos (38) eta Arruda (87). Sara Gil kataluniarrak, aldiz, 24 zenbakia utzi du Ezkurdiak utzitako zazpia hartzeko.

Berrien, berriz, Mariane Fernandes brasildarrak Judith Sansen 4a erabiliko du, Manuela Pizzok Aramendia utzitako 5a, Emma Boadak 9a, Eli Cesáreok Azurmendiren 18a, María Prieto O’Mullonyk 20a aukeratu du eta Ermuko hegaleko jokalaria, Mirene Morenok, 63a. Bestetik, 44a gordeta dago Ainhoa Etxeberriak Donostian Medikuntzako 4. Kurtsoa egiten badu.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores