Bera Bera

Select your language

Gaur goizean vienako Europako Federazioko egoitzean egindako zozketaren arabera datorren EHF Cup 2019-20an SUPER AMARA Bera Berari Suizako LK Zug Handball taldea egokitu zaio aurreneko kanporaketan (QR 1) eta gaindituz gero QR 2 delakoan Errumaniako ASC Corona 2010 Brasov egongo litzateke zain.

Imanol Álvarezen taldeak Donostian egingo du debuta EHF Cupean. Estropadetako bigarren asteburua izanik, ziur aski partida irailaren 7an, larunbatean, izango da. Hortaz, Guerreras Iberdrola ligan emango den debuta aurreratu beharko litzateke, hasierako bi jardunaldiak astean zehar izango lirateke, SUPER AMARA Bera Bera eta HGB Prosetecnisa Zuazo Barakaldoren arteko derbia Bidebietan eta Madrilera bisita Helvetia Alcobendasen aurka jokatzeko. Irailaren 14 eta 15ean donostiarrak Zug hirira abiaturko dira, Zurichetik 30 kilometrora hegoaldean.

LK Zug hazten taldea da. Suizako Ligako finala jokatu zuen Brühl taldearen aurka (birritan lehiatu dena Bera Beraren aurka) susto bat eman ziolarik aurreneko partidan gol bakar batez galduta. Liga errgularrean bigarren gelditu zen eta irabazleen ligaxkan ere bai. Iazko EHF Cupen Zvezdak gainditu zuen LK Zug  (30-24 Errusian eta 23-28 Suizan). Charlotte Kähr golegile nagusiena izan zen aurreneko partidan (zortzi gol) eta Sibylle Scherer albokoa (zazpi), bigarrenean.

Martxoan Palentzian ospaturiko Txapelketa internazionalean izan zen Suiza. LK Zug taldeko aipaturiko ezker alboko Charlotte Kähr eta Dimitra Hess hegalekoa izan ziren (bi gol). Espainiako selekzioa 35-18 nagusitu zen, Etxeberria eta Arderiusen bi gol banarekin.  

Urrian, Errumaniara 

QR1 delakoa gaindituz gero, urrian Errumaniako ASC Corona 2010 Brasov taldea izango da zain, joanekoa Transilvanian urriaren 9 eta 10ean eta itzulera, Donostian, hurrengo astean.

Bi denboraldi jarraian Europatik at, errumaniarrak ligan bosgarren geldituta EHFra itzuliko dira. 2008ko apirilean Errekopako finalerdietan izan ziren Corona Brasov eta Bera Bera. Donostiarrak nagusi ziren gol Bidebietan baina Brasov geldiezina izan zen itzuleran. Larvikek irabazi zuen Errekopa.

Errumaniako ligako lehiakortasuna eta Europara itzulkera, Corona Brasov taldea asko indartu da, batez erez, Cristina Laslo errumaniar zentralarekin, Buducnost indartsutik datorrena, Ivona Pavicevic hegalekoa bezala. Bucaresetik Bianca Bazaliu etorkizuneko errumaniarra ere fitxatu du Transivaniako taldeak, Jovana Stojanovic pibotea eta Danimarkako ligatik Natasha Nolevska, hegaleko mazedoniarra. Horrez gain iaztik, besteak beste, Viktoria Tymoshenkova atezaina, Andreea Pătuleanu zentrala, Eliza Buceschi (lesio larritik errekuperatuta), Georgiana Ciuciulete zentrala, Marilena Neagu hegalekoa eta Andreea Chiricuţă jokalariek jarraituko dute taldeak.

Zalantzarik gabe kanporaketa gogorra izango da eta SUPER AMARA Bera Berak Ligan O Porriñon jokatu beharko du Errumaniara joan aurretik eta hemendik jarraian Tenerifera.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores