Bera Bera

Select your language

Emakumeen Eskubaloiko XX. Superkopa Eibako Ipurua kiroldegian jokatuko da abuztuaren 31n (18,30etan, Teledeporte), eta aurrez aurre Guerreras Iberdrola ligako eta Kopako txapeldunak izango dira, Rocasa Gran Canaria eta SUPER AMARA Bera Bera, alegia.

Eibar Eskubaloia taldeak antolatuko du norgehiagoka, Eibar K.E.ko Fundazioa lagun eta hiriko Udala zein Gipuzkoao foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kiroletako Departamentuaren inplikazioarekin.

Eibar Eskubaloiaren ustez “Superkopa bezalako ikuskizun ederra hartzeak hirian eskubaloia sustatzeko aukera ezin hobea da, gainera, iazko talderik onenak eta aurtengo favorito nagusienak izango dira bertan”. Eibar Eskubaloiko presidente Gaizka Bilbaok gogorarazi du “Eibarrek eskubaloi munduan tradizio handia izan du”, horrez gain kluba “harrobia ondo ari da lantzen eta asko hazitzen ari gara” adierazi du eta “ziur naiz zalegoak erronkari helduko diola eta puntako jokalariekin gozatzea, Etxeberria eta Arrojeria gipuzkoarrekin, Arderius, Castellanos, Cesáreo edo Silvia Navarro internazionaleki eta Ermuko Mirene Moreno gaztearekin” SUPER AMARA Bera Berak fitxatu duena.

Espainiako Eskubaloi Federazioko gala hartuko du ere Eibarrek non pasa den denboraldiko jokalaririk onenari, zazpikoari, golegile nagusiari, defendatzaileari, etorkizuneko jokalariari, entrentzaile onenari eta epailerik onenei garaikurrak banatuko zaizkie.

SUPER AMARA Bera Bera “pozik” ageri da, izan ere “gure asmoen artean emakumeen eskubaloia Gipuzkoan zehar sustatzea delako”. Tati Garmendia arduradunaren iritziz “azken urteetan gure taldeak ia Gipuzkoako eskualde guztietan jokatu izan ditu lagunarteakoak: Oñati, Bergara, Orio, Zarautz, Elgoibar, Legazpi, Zumarraga, Zumaia, Lezo… eta EHF Cupeko aurreneko partidan Irunen egin genuen bezala, Superkopa bezalako ekitaldia eskubaloiari hain lotuta egon den Eibarren izatea oso albiste ona da”.

Horregatik, SUPER AMARA Bera Berak autobusa antolatuko du Donostiatik.

Bera Bera eta Rocasaren artean, laugarren Superkopa

Eibarrek XX. Superkopa hartuko du eta hamargarren finala izango da Bera Berarentzat. Orain arte donostiarrek zazpi irabazi dituzte: 2008, 2012, 13, 14, 15, 16 eta 18an, bi bakarrik galduz (2007an eta 2009an). Bera Berak Rocasa gainditu du jokaturiko hiru finaletan 2013, 14 eta 15ean, Donostiako Gascan bi eta Guadalajaran, bestea. Rocasak, berriz, Mecalia Atlético Guardés mendean hartu zuen Vigon 2017an.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores