Bera Bera

Select your language

Vienako egoitzan gaur goizen egindako bileran Europako Federazioak 2019-20ko EHF Cupeko distribuzioa ezagutzeera eman du, SUPER AMARA Bera Bera Guerreras Iberdrola ligako ordezkari bakarra delarik.

Espero bezala, Imanol Álvarezen taldeak irailean ekingo dio lanari, joanekoa 7 edo 8an eta itzulera, hurrengo astean. Datorren asteartean, hilak 16, SUPER AMARA Bera Berak aurkaria jakingo du eta ez hori bakarrik, aurreneko kanporaketa gaindituz gero urrian zain egongo dena ere bai.

Hurrengo EHF Cup lehiaketak duen maila esanguratsua da, izan ere, berau irabazi duten zazpi talde baitaute bertan. Besteak beste, faborito nagusi Hungariako Siófok taldea, lehiatzeari azaroan ekingo diona. EHFk egindako banaketaren arabera SUPER AMARA Bera Bera aurreneko multzoan da besteak beste SCM Craiova, Astrakhanochka edo Besançon taldeekin batera, horrek esan nahi du aurreneko bi kanporaketatan saihestuko ditela. Donostiarrek 16 aukera izango dute, hiru ezagunak tarteko: Italiako Jomi Salerno –2014an aurkari eta iaz Txapelduen ligako atarikoan-, Portugaleko Colegio de Gaia –2017an aurkari – eta Austriako Hypo –2016an aurkari Txapeldunen ligako atarikoan Donostian-, antza, talderik indartsuena Macedoniako Metalug, Suediako H65 Höörs edo Ukrainiako Galytchanka Lviv. Horrez gain, gipuzkoarren ibilbidean ager daitezke: Kosovo Istogu, Israelgo Maccabi Arazim, Txipreko Latsia Nocosia, Luxenburgoko Handball Käerjeng, Greziako PAOK, Islandiako Valur, Finlandiako HIFK, Suizako Spono Eagles edo LK Zug edo Mazedoniako Kumanovo. 

Urriko kanporaketa askoz zailago izango da, antza. Izan ere, bertan dira Alemaniako Thüringer, Metzingen edo Buxtehuder, Danimarakako Odense edo Ikast, Frantziako Niza edo Nantes, Norvegiako  Storhamar, Tertnes Bergen edo Fredrikstad Ballklubb, Hungariako Vaci edo Elke Karstenen DVSC Schaeffler, Errumaniako Magura edo Brasov eta Errusiako Kuban edo Zvezda.

EHFk 57 talde sartu ditu, horien artean Txapeldunen ligako atarikoa jokatuko duten hiru talde. Guztira 12 talde multzoen fasera iritsiko dira, goreneko lehiaketatik etorritako laurekin osatuko dena. Egun ezagutzen den EHF Cup azkena izango da aurtengoa, nobedade nagusiena da 20-21 denboraldian Txapeldunen ligatik ez dela talderik iritsiko. 

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores