Bera Bera

Select your language

Denboraldia behin amaituta, Federazio ezberdinak Asanbladak prestatzen ari dira eta horien baitan galak ere antolatzen dira klubak, jokalariak, epaileak eta bestalako entitateek aitortzak jasotzen dituzte.

Hortan, Espainiako Federazioak Bera Bera RTko eskubaloi arloa sarituko du Kirol Merituarekin, Fernando Diez Mintegi klubeko presidenteak eta Maite Zugarrondok Kirol Merituari Brontzezko Domina eta intsignia jasoko dituzte. Horrez gain, iaz Tarragonako Mediterraneoko Jokuetan Urrea lortu zuen taldeari ere aitortza egingo dio, besteak beste, horien artean ziren Etxeberria, Castellanos, Sans, María Prieto eta Boada.

Espainiako Federazioko gala ekainaren 15ean ospatuko da Oropesa del Mar hiriko Kulturgunean.

Arrojeria eta Zolezzi, jokalari onenak

Bestetik, Gipuzkoako eskubaloi federazioak Esther Arrojeria eta Amaia Zolezzi izendatu ditu, bestea beste, jokalari onenak senior eta kadete mailetan. Zarauzko Modelo Aretoa ekainaren 13an (19etan) burutuko da.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores