Bera Bera

Select your language

Catalunyarekin IV Nazio txapelketa irabazi ostean, Elgoibarren burutu zena pasa den asteburuan, eta jokalaririk onena izendatuta, Emma Boadak “atsedena hartu eta fisikoki eta mentalki indarberritu” nahi du. Era berean, “gogo asko eta ilusio handia” adierazi du datorren denboraldian SUPER AMARA Bera Berarekin aritzeko.

Emma Boadak (Bartzelona, 1994) “ohorezko mailan hasi nintzenetik gehien nabarmendu den taldea da Bera Bera, ametsa bete dut, finkatu nintzen helburua” azaldu du. Gaztea izan arren –ekainaren 15ean 25 urte beteko ditu- Bidebietan Castelldefels, Helvetia Alcobendas eta Rincón Fertilidad Málaga taldeekin jokatu du. “Asko fijatu naiz jokatzeko eran, transizio azkarrak egiten ditu, abiadurarekin jokatzen du, asko gustoko dudana eta hoberenak dira horretan” gaineratu du.

Kataluniarrak “zentral” sentitzen dela onartu baduere, “bigarren itzulian Málagan ezker hegal moduan aritu naiz eta ez dut arazorik izan, jokatzea gustoko dut, atezain ere behar izanez gero”, gaineratuz  “Esther eta Silvia oso jokalari onak dira, hirurak batera joka genezake, dena ondo aterako da” aipatu du.

Boadak eta Sara Gilek bat egingo dute hirugarren aldiz. “Bartzelonan 11 urte genuela elkarrekin hasi ginen. Jubeniletan banatu ginen, gero Castelldefelsen berriro elkarrekin aritzzeko”. “Ilusio berezia egiten dit, ohorezko mailan jokatzea zen gure ametsa eta Super Amara Bera Beran ezin hobeto” adierazi du.

Titulu guztiak helburu izateak mugituarazi du Boada. “Konfor-zonatik irtetea nahi nuen, minutuak irabazi behar ditut hemen, ikasten jarraitu, hobetzen, lehiakorra izatea eta, jakina, tituluak irabazi, talde egokiena horretarako”. Hortaz, itxaropen “altuenak ditut”. “Guztia irabazi nahi dut, Superkopatik hasita, pixkanaka pixkanaka, partidaz partida”. Eta “EHFn ere paper ona egitea, multzoen fasea jokatzea ikaragarri litzateke eta aurten egin dutena errepikatu”.

SUPER AMARA Bera Bera 2019-20 plantillatik Boadak jokalari dexente ezagutzen ditu. “Jokatzeko era gustoko dut oso, taldera moldatzea erraza izango dela uste dut, multzo eta talde ona osatzea espero dut eta etekinak azkar atera”. 

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores