Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berak ondoriorik gabeko porrota jaso du  Pabellón de los Sueños izeneko pistan (29-28) Rocasak partida hasieratik nagusitu baitzaio Godoy Maceira BM Porriñori (31-18) historian lehenengo aldiz txapeldun izateko.

Gipuzkoarrek, aldiz, ez dute egun ona izan ez defentsan ez erasoan. Partida hasierari indarrez ekin dio, lau aukera izan baitutu bi minutuetan, bi gol bakarrik gauzatuz. Baina bapatean defentsak hutsuneak utzi ditu eta madrildarrak sei metrotara hurbildu dira Castellanos gainditzeko.

Eta SUPER AMARA Bera Bera Patricia Encinas atezainaren aurrean huts egiten hasi da. Imanol Álvarezek partida gelditu du 8-6, aldaketak egin ditu eta baina Helvetia Alcobendasek tartea ireki du 12-7. Arruda sartu da baina pare bat geldiketa egin arren atsedenaldiara, atzetik (16-13).

Bigarren zati hasieran berdinketa lortu du segituan (17-17) eta Menéndezek, erasoan onena, aurretik jarri du bere taldea, halere, Helvetia Alcobendasek Navas Flox bitartez berdindu du. Azken minutuetan Sol Ceballosek geldiketa onak egin ditu jaurtiketa errazak dirudi arren eta Julia Díazek azken gola sartu du.

Fitxa: Helvetia Alcobendas 29, SUPER AMARA Bera Bera 28

Helvetia Alcobendas 29 (16+13): Encinas, Holgado (3), Francés (5), Morales (4),  Palomo (2), Díaz (5) eta Moreno (3) –hasierako zazpikoa- Fernández (2), Romero (1), García (1). Cardador, Llopis, Navas Flox (3), San José eta Ceballos (o.a.)

SUPER AMARA Bera Bera 28 (13+15): Castellanos, Etxeberria (2), Menéndez (6), Terés (4), Arrojeria (1), Karsten (4) eta Gil (4) –hasierako zazpikoa- Camejo (1), Arderius (3), Berasategi (1), Ezkurdia (1), Azurmendi, Aramendia (1), Sans, Arruda eta Zugarrondo.

Epaileak: García del Salto eta Huertas (andaluziarrak)

Kanporatuak: Diaz Helvetiatik eta Karsten SUPER AMARAtik

Partzialak: 2-3, 5-5, 8-6, 11-7, 13-10, 16-13 –atsedenaldia- 17-17, 18-20, 20-22, 25-26, 26-26 eta 29-28

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores