Bera Bera

Select your language

Espainiako Eskubaloi Federazioak Guerreras Iberdrolako ligako azken jardunaldiaren ordutegiak ezagutzera eman ditu, ondorioz, aurtengo denboraldiko txapeldunaren azken partida ostiralean 21etan hasiko da.  

Hau da, iaz bezala, Teledeportek aurreneko bi taldeen partidak eskainiko ditu. Batetik, SUPER AMARA Bera Berak Alcobendaseko Pabellón de los Sueños izeneko pistan amaituko du denboraldia eta Rocasa Gran Canariak Godoy Maceira BM Porriño Juan Carlos Hernández kiroldegian hartuko du. Kanariarrek puntu bakar bat behar dute aurreneko aldiz Ligaren jabe egiteko.

Liberbank Gijón aise irabazita, SUPER AMARAk atzo entrenaldia burutu zuen, atsedena hartu du gaur, bihar eta etzi saioak egingo ditu eta ostiralean bertan egingo du bidaia. 24. Jardunaldian matematikoki jaitsiera postua saihestuta zain egongo da Helvetia Alcobendas.

Larunbatean, Europarako lehia

Bestetik, bost taldek dituzte Europa hizpide. Teorian, Challenge Cup lehiaketan hirugarren postuak du ziurtatuta, baina laugarrenak ere sari hori izan lezake Rocasa txapelduna delako. Hortaz, Mecalia Atlético Guardés –Elche Mustang hartuko du A Guardan- eta KH7 BM Granollers –Castellon- irabaziz gero, galizarrek eta kataluniarren eskuetan izango dira leku horiek. A Sangriñan irabazten badute, Elxetarrak gutxienez laugarren izango lirateke. Aukera gutxiago Liberbank Gijón eta Rincón Fertilidad Málagarentzat. Asturiarrek Aula gainditzea gain, Granollersen porrota behar dute eta Guardés eta Elche Mustang taldeekin batera berdinduta gelditzea edo lauko berdinketa Rincón Fertilidad Málagarekin) eta, laugarren izateko, andaluziarrek irabazteaz gain Granollers, Liberbank eta Elcheren porrotak behar dituzte.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores