Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berak Liberbank Gijón (38-21) gainditzea lortu du espero baino errazago eta horren ostean datorren urtean kluban arrazoi ezberdinak medio jarraituko ez dutenei omenaldi xumea egin die.

Imanol Álvarez kezkatuta zegoen agurren testuinguruan kokatu delako partda baina SUPER AMARA Bera Berak martxa zuzena jarri du hasieratik eta partida apurtzea lortu du segituan, (9’: 7-2) baina ez da erlaxatu eta jarraitu du beste 9-2 partzialarekin, 23. Minutuan 16-4 zen aurretik nahiz eta partia Diego Lafuentek birritan gelditu.

SUPER AMARA Bera Berari dena ondo atera zaio, Arruda atezaina gaindiezina zen, kontraerasoan asmatu du, transizioan edo joku geldoan ere bai, Arrojeriak hutsuneak bikain aprobetxatu dituelako.

Partida kontrolpean zegoan, Liberbank Gijón taldeak Europara eramaten duten lekuak ditu helburu baina erasoan nahiz defentsan sufritzen zuen, Aula Alimentos de Valladolid bezala Rocasarekin, ondorioz, arratsaldeak emozioa galdu du Huerta del Rey pistan atsedenaldian 2-12 markagailuarekin.

Emozioa partida amaieran iritsi da, hurrengo denboraldian jarraituko ez diren jokalariak agurtzeko garaian. Horien artean dira Priscila Dos Santos eta Yunis Camejo ere bai, klubak horrela erabakita. Iragarrita zuten Judith Sans, Elke Karsten, Uxue Ezkurdia, Estitxu Berasategi, Nora Azurmendi, Leire Aramendia eta Maite Zugarrondo jokalariek arrazoi ezberdinak tarteko.

SUPER AMARA Bera Bera azken jardunaldira Liga irabazteko aukerekin iritsiko da baina jakinda Rocasak dena alde duela - Godoy Maceria BM Porriño hartuko du- eta ohorezko mailan 31 urte egin eta gero nekez ihes egingo dio horrelako aukera.  

Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 38, Liberbank Gijón 21

SUPER AMARA Bera Bera 38 (20+18): Arruda, Etxeberria (2), Menéndez (4), Terés (2), Karsten (6), Arrojeria (6) eta Gil (3) – hasierako zazpikoa - Azurmendi, Camejo (1), Arderius (5), Aramendia (2), Ezkurdia (5), Berasategi (2), Sans, Castellanos eta Zugarrondo.

Liberbank Gijón 21 (8+13): Álvarez, Caño (1), Faria, Gavilán (6), Cobo (1), Palicio (3) y Bonazzola (4) –hasierako zazpikoa- Téllez (4), Joia (2) y Ruiz (o.a.)

Epaileak: Ansoleaga eta Izquierdo (euskaldunak)

Kanporatuak: Camejo Super Amaratik eta Téllez eta Palicio Liberbank Gijónetik

Partzialak: 3-1, 7-2, 11-3, 13-4, 17-5, 20-8 –atsedenaldia- 23-9, 27-11, 29-12, 32-13, 36-17 eta 38-21

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores