Bera Bera

Select your language

Leire Aramendiak eta Maite Zugarrondok goreneko eskubaloia utziko dutela iragarri dute Bidebietan, hegaleko jokalariak biokimikaren aldeko apustua egin duelako eta atezaina Iruñera doa bere ardurapean dituen bi ilobei “estabilitatea emate aldera”.

Maite Zugarrondoren agerraldia emozioz beterikoa izan da. “Bera Beran bost urte egon ostean kluba eta goi mailako eskubaloia utziko du. Erabaki zaila” abiatu da atezain nafarrak. “Nire ardurapean bi iloba txiki ditut eta une honetan oso zaila egiten zait ama ezkongabea eta maila honetako eskubaloia uztartzea. Etorkizuna eta beraientzako estabilitatea Iruñean bilatuko dut. Onena dela uste dut” azaldu du Zugarrondok.   

Horren ostean eskerrak eman ditu. “Publikoki eskertu nahi diet taldeko jokalariek nire umeen izebak izateagatik, entrenatzaileei bizitza hain erraza egiteagatik eta klubari, jakina, duela bi denboraldi egoera honekin topo egin nuenean guztiz inplikatu dira, nirekin bat egin dute eta beraien gabe dena hain ezin nuke eraman. Bera Beraren oroimenarekin gelditzen naiz, klub honetan erretiroa hartuko dut eta harro nago. Eredu nabarmena da, jokalariak zenbakia edo estadistika bat haratago hemen pertsonari ematen zaio lehentasuna, ni horrela sentitu naiz  eta eskertu besterik ezin dut”.

Pozik dagoen galdetuta, Zugarrondok erantzun du “ziur sentitzen naiz, konfidantzarekin eta neskatoentzat eta niretzat onena da, hori bai, Bera Berak beste hiru zale amorratu gehiago ditu”.

Leire Aramendiak, berriz, “biokimikaren aldeko apustua egin dut” azaldu du. “Duela hilabete batzuk erabakia hartu nuen eskubaloia utzi eta hainbeste urtetan ikasketei emandakori heldu eta biak, maila honetan ezin dira uztartu, Bera Berak asko exijitzen duelako”.

Leringo hegaleko jokalariak aitortu du “niretzako beti ikasketak izan dira garrantzitsuena”. Halere, zortzi urte eman ditu eskubaloia, Itxakon hasi, ondoren Alcobendasen eta azkeneko hiru urtetan SUPER AMARA Bera Beran. “Bidebietan egotea nire ibilbideko sorpresa handiena izan da, titulu guztiak irabazi ditut (azkena Barakaldon) eta asetuta nago”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores