Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berako autobus berean abiatuko dira arratsaldean Barakaldora ere kadete mailako jokalariak, Minikopa izango baitute jokoan asteburu honetan.

Kasu honetan Lacturale Bera Bera kadete taldeak hiru partida jokatuko ditu, ostiralean bi eta larunbatean, bakarra. Bihar Lasesarren 9,30etan Liberbank Gijón taldea izango dute aurrean; Gorostizan 16etan Rocasa eta larunbatean, 11,50etan Lasesarren KH7 BM Granollers. Multzo bakoitzeko irabazleek ikusiko dute elkar igandeko finalean 10,45etan Lasesarren.

María Gracia eta Angelic Delsuc entrenatzaileek 18 jokalari eramango dituzte Barakaldora.

Infantil mailako txapelketa

Kopako antolatzaileek infantil mailako txapelketa ere antolatu dute larunbaterako. Bertan izango da Bera Bera hiru partida jokatzeko Gorostiza kiroldegian: 9,15etan Muskiz izango da aurkari, 11,15etan La Calzada eta 11,55etan, HBC74 kantabriarrak. 13,15etan finalerdiak ospatuko dira eta 20,15etan finala.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores