Bera Bera

Select your language

Atlántico Pereda taldeko 19 urteko alboko jokalaria fitxatu berri du SUPER AMARA Bera Berak denboraldia amaitu bitartean Ana Barquín kantabriarra, ondorioz Barakaldoko XL Kopan debuta egiteko aukera izango luke.

1999eko maiatzaren 1ean jaioa, 1,71 m. neurtzen duen Santanderreko jokalariak hilabete honetarako bizitzako taldea utzi du.  Atlántico Pereda Guerreras Iberdrola ligara igotzeko fasetik gertu gelditu da, Zilarrezko Mailako B multzoko, alegia.

Ana Barquínek 26 partida jokatu ditu partidako bost gol sartuta. Dos Santosek Akilesen tendoian izandako lesioa dela kausa eta taldeak 35 partida ofiziala jokatu dituenez Liga, Kopa eta Europan, Imanol Álvarezek lehenengo lerroa indartu nahi izan du. Izan ere, Ana Barquín apirilaren 15etik entrenatzen dago SUPER AMARA Bera Berarekin eta entrenatzaileen ustetan erasoan batez ere eskuin albokoan ekarpena egin lezake. Zentzu honetan, klubak Atlántico Peredari fitxaketa gauzatzeko emandako erreztasunak eskertu nahi dio.

Kantabriarrarentzat “sorpresa ederra izan zen Bera Beraren deia”. “Astebete daramat beraiekin eta mailaren saltoa nabarian da baina entrenatzaileek eta taldekideen laguntza dut eta jokura moldatzen saiatzen ari naiz, askoz azkarrago dena”. Ana Barquinentzat SUPER AMARA Bera Beran jokatzea "aukera ezinhobea da jokalari onenak hemen daudelako eta ikasteko aproposena”. Hortaz gain, “Kopa eta Liga amaiera klub honetan bizitzea ametsa eta pribilegioa”. Halere, zuhurra da. “Dudan guztia ematen saiatuko nahiz jakinda jokalari asko gaudela eta deialdietan sartzea ere zaila izango dela” adierazi du.

Jokalari berri honekin eta Estitxu Berasategi guztiz errekuperatuta sudurreko hausturatik, Imanol Álvarezek 18 jokalari eramango ditu Barakaldoko XL Kopara, non Rocasa Gran Canaria zain egongo da final-laurdenetan ostiralean (18,30etan) Lasesarre kiroldegian.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores