Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berak larunbatean Bidebietan denboraldiko 35. partida jokatu zuen, irailaren 1ean Xixongo Superkoparekin hasi zena. Elche Mustang taldearen aurka hortaz mila goleko langa gainditu zuen, 1.018 iritsiz gaurdaino.

Guerreras Iberdrola Liga azken etenaldira iritsi da, oraingo honetan 15 egunekoa, Aste Santua eta Barakaldon apirilaren 26tik 28ra ospatuko den Kopa dela eta. SUPER AMARA Bera Berak entrenaldi plangintzarekin jarraituko du nahiz eta aste honetan partidarik ez izan, ondorioz, ostiraletik igandera bitartean atsedena hartuko du. Euskadin jai eguna izan arren, apirilaren 22an, astelehena berriro lanera eta egunero saioak burutuko ditu, apirilaren 26an, Kopako partida egunean ere bai.

Gipuzkoarrak dira Guerreras Iberdrola Ligako golegile nagusienak 645 golekin jokatutako 22 partidetan, norgehiagokako 29 baino gehiago. Guardés atzetik du (642) eta ondoren, Rincón Fertilidad Málaga (622). Rocasak (598) bere aurka Valentzian jokatu ez izana (0-10 emaitzarekin eman zioten garaipena). Europan, SUPER AMARA Bera Berak 285 gol sartu ditu hamar neurketetan, Kopan 63 bi partidetan eta Superkopan, 25. Eta ligako gol gutxien jaso duen taldea ere bada 495 golekin, bakarra 500 goleko langatik behera.

Cardoso, 185 gol

Adriana Cardoso, Esther Arrojeria y Nekane Terés dira plantillako jokalari bakarrak orain arte SUPER AMARA Bera Berak jokaturiko 35 partidetan egon direnak pistan, gutxienez minutu bat. Bidebietako taldeak aurten partiden marka berria ezarriko du, oraindik gutxienez Kopako finalaurdena eta Ligako lau jardunaldi gelditzen baitira. Datua aztertze aldera, nahiz eta Challenge Cupeko finaleko bi partida jokatuko dituen maiatzean eta balizko Kopara iritsiko balitz, Rocasa ez da zenbaki horretara iritsiko.

Cardoso da golegile nagusiena, guztiek gutxienez gol bat sartu dituen plantilla (Dos Santos izan ezik), atezainak barne. Brasildar hegalekoak 185 gol egin ditu, horietarik Ligan 120 eta 50 Europan, besteak beste. Zerrendan dira ondoren, Karsten (134) - Ligan 67 eta Europan, 53-, Arderius (105), Arrojeria (101), Menéndez (92), Gil (72), Etxeberria (70), Terés (64), Sans (56), Da Silva (44), Ezkurdia (43), Berasategi (27), Camejo (15), Aramendia eta Arruda (4), Azurmendi, Castellanos eta Zugarrondo (1).

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores