Bera Bera

Select your language

Gaur goizean SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaile Imanol Álvarezek agerraldia egin du Guerreras Iberdrola Ligaren partida atarikoa emate aldeara, izan ere, Bidebietan (18etan) Elche Mustang hartuko du, donostiarrekiko hiru puntura dagoen taldea.

Entrenatzaileak onartu du “ez da ohikoa talde honek hirutik bi partida galtzea” horregatik Imanol Álvarezek eskatu du “egoera hori aurre egin behar diogu”. “Jarraitu behar dugu, ez dakigu zer gerta daitekeen, gauzak aztertu behar ditugu duela hilabeteko taldea izateko, atzetik arraunean egin behar dugu eta sasoi onena lortu”.

Rocasak A Guardan irabazita, kanariarrek lau puntuko aldea dute SUPER AMARA Bera Berarekiko larunbateko partidaren faltan. Imanol Álvarezek “aukerak gehiago ikusten ditut giro orokorrak pentsatzen duena baino” Ligari heltzeko. Baina ohartarazi du “garrantzitsuena da guk gure partidak irabaztea”.

Elche Mustang taldearen aurkako partidaz, SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaileak dio “mahai gainean kolpe bat eman nahi dugu Ligako jardunaldiei heltzeko eta Kopari, hortxe dugulako”. “Etxean jokatzen dugunez faboritoak gara eta gure esku dago” jakin arren aurkari zaila dela Elche “joku ezberdina proposatzen duelako”. Horregatik, “defentsan kemena berreskuratu behar dugu eta irabazi gauzak ondo eginez”.

Horrez gain, bi gertaeren berri eman du, batetik, Esther Arrojeriak ‘Objetivo 21’ delako selekzioarekin belaunean bihurritua izan duela adierazi du. “Baikorra naiz” larunbatean Bidebietan izango dela esaterakoan eta, bestetik, Priscila Dos Santosek Akilesen tendoia apurtu zuela ere aipatu du eta ebakuntza egin beharko diote.

Hori dela eta, Imanol Álvarez garaipenaz gain, “erreakzioa” eskatu du. Bere ustez, “aukerak izango ditugu baina guk gure lana egiten badugu”. Gogoratu du Elxen izandako porrota eta “beraiek baino hobeak garela frogatu behar dugu, etxean irabazi ezean, puntu bakar batera jarriko lirateke”. “Kemena eta konfidantza gehiago nahi ditugu, ez tristura” gaineratu du.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores