Bera Bera

Select your language

Lacturale Bera Bera kadete taldeak Euskadiko txapelketako lauko finalari ekingo dio asteburuan Etxebarrin, hau da, Errotabarri Ermua, Aiala Zarautz eta Kukullaga Etxebarriren batera denboraldiko txapelduna irtengo da eta Estatuko sektorean parte hartzeko txartelak ere banatuko dira.

Lau talde horien artean ligaxka bat jokatuko du honako jardunaldiekin Lacturale Bera Berako taldearentzat: ostiralean, Errotabarri Ermua izango du aurrean 17,45etan; larunbatean, Aiala Zarautz 17,45etan eta igandean, Kukullaga Etxebarri faboritoa 12,45etan. Partida guztiak Etxebarriko udal kiroldegian.

Senior taldea, Zilarrezko igoera faserako txartela lortze aldera

Indupime Basauri Euskadiko txapeldun gisa jokatuko du Zilarrezko Mailarako igoera fasea eta  asteburu honetan beste talde batek lortuko du txartela hori. Elgoibarren elkartuko dira lau talde: Lauko Elgoibar, Bera Bera, Aiala Zarautz eta Jarrilleras. Antolatzaileek bizkaiko taldea izango dute finalerdian larunbatean 19,30etan eta Bera Berak eta Aiala Zarautz taldeek irekiko dute fasea 17,45etan.  Partida guztiak Olaizaga kiroldegian eta finala, igandean 9,45etan izango da.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores