Bera Bera

Select your language

Barakaldon apirilaren 26tik 28ra ospatuko den XL Koparen ordutegiak ezagututa, SUPER AMARA Bera Berak, Autocares Davidekin batera, Lasesarre kiroldegira hurbiltzeko aukera eskainiko du Kopako ikuskizuna gertutik bizitze aldera.

Antolatzaileek ezarritako salneurrien arabera, 30 eurotan Kopa osoa ikusteko aukera egongo litzateke eta jardunaldi bakoitzeko 15 eurotan. Sarrerak edo abonamentuak eskatzeko antolatzaileen helbide elektronikoan egin daiteke: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Bestetik, zalegoen garraioa errazte aldera, jardunaldi bakoitza 15 eurotan, Bidebieta kiroldegitik (Aritzetan ere geldituko da) Barakaldoko Kopa ospatuko den Lasesarre kirolegira, SUPER AMARA Bera Berak eta Autocares Davidek hiru aukera eman dituzte. Interesatuek Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. ra idatzi behar dute edo 943458166 telefonora deitu eta bidaia egiteko aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa da.  

APIRILAK 26, OSTIRALA (bat aukeratu)

1.       1 14,30etan Bidebietatik irten (Aritzetan ere geldituko da) hiru partidak ikusteko:

-          16,00           Aula Alimentos de Valladolid vs KH7 BM Granollers

-          18,30           SUPER AMARA Bera Bera vs Rocasa Ace Gran Canaria

-          21,00           Zubileta Evolution Zuazo vs Elche Mustang

Itzulera: 22,45etan, azken partida ostean

 

2.       2 16,30etan Bidebietatik irten (Aritzetan ere geldituko da) azken bi partidak ikusteko:

-          18,30           SUPER AMARA Bera Bera vs Rocasa Ace Gran Canaria

-          21,00           Zubileta Evolution Zuazo vs Elche Mustang

Itzulera: 22,45etan, azken partida ostean

 

APIRILAK 27, LARUNBATA:

14etan: Bidebietatik irten (Aritzetan ere geldituko da) bi finalerdiak ikusteko:

-          16,15           Finalerdia I

-          18,30           Finalerdia II

Itzulera: 20,30etan, azken partida ostean

 

APIRILAK 28, IGANDEA:

11etan: Bidebietatik irten (Aritzetan ere geldituko da) FINALA ikusteko

(LACTURALE BERA BERA kadete taldeak FINALA jokatuko balu bidaia aurreratu daiteke)

-          13,00           Finala

Itzulera 15,30ak aldera, Garaikurra ekitaldia ostean

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores