Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berak gutxienez 40 partida jokatuko ditu denboraldi honetan, marka berria ezarriz. Supekopa, Txapeldunen ligako atarikoa, EHF Cupeko azaroko kanporaketa, multzoen faseko bitak, Kopako bi neurketak eta Guerreras Iberdrola ligan jokaturiko 20 norgehiagokak, orain arte guztira 33 partida egiten dituzte. Imanol Álvarezen jokalariei Ligako ligako sei eta, Barakaldoko Kopan bat behintzat, ondorioz, gutxienez 40 partida jokatuko ditu.

Arrojeria, Terés eta Cardoso dira partida guztietan gutxienez minutu bat aritu diren jokalari bakarrak.

Azken urteotako bataz besteko media 34 partida izan dira, markarik altuena birritan egin zuten, 2007-08 eta 2012-13 denboraldietan Reyes Carrere entrenatzaile, 38 partida. Aurrenekoan Superkopa irabazi zuen taldeak lehenengo aldiz eta Errekopako finalerdietara iritsi zen eta bigarrenean, azpitxapeldun gisa Bera Bera Txapeldunen Ligako sailkatze fasean estrenatu zen eta Cup Winners’ Cupen final laurdenetara iritsiz eta aurreneko aldiz hiru titulu lortu zituen taldeak.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores