Bera Bera

Select your language

Barakaldon apirilaren 26tik 28ra bitartean ospatuko den XL Koparen zozketaren arabera Rocasa Ace Gran Canaria taldea egokitu zaio SUPER AMARA Bera Berari final laurdenetan.

Gipuzkoarrak eta kanariarrak Guerreras Iberdrola Ligan lidergoan dira berdinduta eta lehia hori Lasesarre kiroldegira eramango dute apirilaren 26an, ostiralean, oraindik ordutegiak zehazteke.

Rincón Fertilidad Málaga eta Liberbank Gijón taldeen arteko irabazlea izango da aurkari larunbateko finalerdietan. Multzoko goiko aldean Zubileta Evolution Zuazok (Kopan bizkaitarren izena) Elche Mustang hartuko du eta KH7 BM Granollers eta Aula Alimentos de Valladolid taldeak osatu dute taula.

Imanol Álvarezek onartu du denboraldi honetan “aurrekariak onak dira” SUPER AMARA Bera Berak Rocasari bi partidak irabazi dituelako, baina ohartarazi du “hau beste lehiaketa da eta mendeku gose etorriko dira”. Horrez gain aipatu du “eskubaloi zalearentzat partida erakargarria izango da”, ondorioz, “ondo prestatuko dugu”.

Lacturale Bera Bera, Kopa txikian

Barakaldok ere Kopa txiki hartuko du, kadete mailari dagokiona. Lacturale Bera Bera, Rocasa, Liberbank Gijón eta KH7 BM Granollers multzo berean daude. Lehiatzeko sistema ezberdina da, ligaxka bat jokatuko dutelako hau da, hiru partida eta multzoetako talderik onenak jokatuko dute finala igandean Lasesarren.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores