Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Bera Imanol Álvarez, Sara Gil eskuin hegaleko jokalaria lagun, ligara itzulera komentatu du, izan ere Godoy Maceira BM Porriño izango baita Bidebietan (larunbatean 18etan).

Galizarrek galdutako hiru partida jarraian galdu izanak, aurkari arriskutsu gisa aurkeztu du entrenatzaileak “puntuen beharra dagoelako eta aukerak ezin ditu galdu”.

Valladoliden galdutako aldeaz galdeturik, Álvarezek onartu du “genuen abantail txiki hori galdu dugu” baina azpimarratuz “gure esku dago”. “Tarte hori izan dugun egunean urduritasuna etorri zaigu” Aularen aurkako partidari heldua “istripu bat” izan zela adieraziz. “Joku bolada ona generaman eta jakin bagenekien zaila izango dela baina ez ginen ondo egon, beraiek partidaren bila joan ziren eta asmatu zuten” azaldu du. Horregatik taldeari eskatu dio “zalantzak uxatzea” eta larunbateako partida –Bidebietan bi hilabete gerogo- “joku ona erakustea, hori eginez gero garaipena gertuago egongo da eta lasaitasuna”.

Bere ustez “oraindik galtzeko aukera egongo dela uste dut Rocasak irteera zailak dituelako, presio hori hobeto daramen taldeak gertuago izango du Liga”.

Dos Santos izan ezik, 17 jokalari prest ditu, Euskal Kopan Aramendia beragertu zelako. Plantillako zortzi jokalari selekzio ezberdinetako konzentrazioetan aritu dira “eta egin duten lanaz aparte, gainkargak eta kolpe txikiak, ez dago inor deialditik kanpo”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores