Bera Bera

Select your language

Valladoliden sartutako bost golei esker, Adriana Cardosok ehun gol baino gehiago sartu ditu dagoeneko Guerreras Iberdrola Ligan denboraldi honetan eta 501 golera iritsi da laugarren urtean Donostian.

Cardoso da aurreneko jokalari atzerritarra kopuru hauentan eta Bera Berako hamar golegile nagusien artean kokatu da. Zerrendan dira Tati Garmendia (2.157), Matxalen Ziarsolo (1.420), Esme López (1.269), Eli Pinedo (1.190), Patri Pinedo (982), Eider Rubio (969), Alba Menéndez (605 oraingoz), Zulai Agirre (602), Reyes Carrere (555) eta Adriana Cardoso (501 oraingoz), Ekaterina Sergueieva (475) gaindituz. Atzerago dira, Arrojeria (440) eta Etxeberria (439) Amaia Ugartemendiari aurrera harutz (432).  

Adriana Cardoso 2012-13 denboraldian iritsi zen Bera Bera, lehen urteko Ligan, Danimarkako Randers taldetik. Libe Altuna taldekide, orain bezala 21 zenbakia zeraman baina Castro abizen gisa. Ligan bi urte horietan 148 gol egin zituen. Alemanian hiru urte egin ostean, 2017-18an itzuli zen Ligako golegile nagusiena izateko (104) eta guztira, 131. Aurten, Etxeberriaren lesioa dela eta, protagonismo handiagoa izan du. Izan ere, zazpi jardunaldien faltan, 103 gol sartu ditu dagoeneko Ligan eta guztira, 167. Cardosok egin dituen 501 golak horrela banatzen dira:  355 Ligan, 64 Kopan, 70 Europan eta 12 Superkopan, orain arte Bera Berarekin jokaturiko 125 partidetan. 

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores