Bera Bera

Select your language

Leire Aramendia jokalariaren beragerpena izango da SUPER AMARA Bera Beraren albisterik onena Elgoibarren baina baita ere Euskal Koparako prestatu den zerrendan lehen urteko hiru jubenil sartu direla:  Izaro Mujika, Evelyn Briones eta Malen Morandeira. Horrez gain, senior taldeko eskarmentuko bi jokalari ere María Gracia zentrala eta Amaia Jauregi atezaina ere bertan izango dira.

SUPER AMARA Bera Berak Elgoibarren Euskal kopako edizio berri bati ekingo dio larunbatean (19,30etan) Olaizaga kiroldegian Kukullaga Etxebarri taldearen aurka, egun Zilarrezko mailan euskal talderik onena.

Selezkioetako konzentrazioak direla eta, SUPER AMARA Bera Berak bederatzi baja ditu: Etxeberria, Arderius eta Castellanos goreneko selekzioarekin; Arrojeria, Terés eta Gil ‘Objetivo 21’ delako taldearkin, Arruda Brasilekin eta Karsten Argentinarekin, eta bere prozesuarekin jarraitzen duen Priscila dos Santos. Horrez gain, Eider Rubiok Imanol Álvarez ordezkatuko du, junior mailako selekzioa zuzentzen ari delako. SUPER AMARA Bera Bera EHFko multzoen fasean aritu zenez Euskal Kopako datak aldatu behar izan ziren eta libre zegoen asteburu bakarra zen oraingoa denboraldia amaitu bitartean.

Hortaz, noiz behinka lehen taldearekin aritzen den María Gracia zentralak abenduan Frantziako egonaldian egon zena eta Amaia Jauregi atezainak taldearekin bat egingo dute gaur Mundakan jokatuko dutelako . Lacturale Bera Beratik beste hirurak. 16 urte zituela, Malen Morandeira urnietarrak Guerreras Iberdrola ligan debuta egiteko aukera izan zuen Helvetia Alcobendasen aurka eta Elgoibarren aurreneko partida jokatuko dute Evelyn Briones 17 urte bete berri duen pibote donostiarrak eta Pasai Donibaneko Izaro Mujika, oraindik 16 urteko eskuin hegaleko jokalaria.

Ondiorioz, Eider Rubiok prest izango ditu Zugarrondo eta Jauregi atepean, Ezkurdia eta Aramendia ezker hegalekoan; Cardoso eta Mujika, eskuinean; Menéndez, Berasategi, Azurmendi, Gracia eta Morandeira lehenengo lerroan eta Sans, Camejo eta Briones, pibotean.

Aiala Zarautz eta HGB Prosetecnisa Zuazo Barakaldo taldeek jokatuko dute aurreneko finalerdia 17,45etan eta irabazleen igandean 10,30etan izango dute hitzordua.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores