Bera Bera

Select your language

Elke Karsten Hungariako ligan arituko da datorren deboralditik aurrera. Internazional argentinarrak publikoki adierazi du “kanpoan jokatzeko erabakia, hartzeko zaila izan dena hemen oso gustora nagoelako baina nik uste dut urrats garrantzitsua dela niretzat eta pozik nago”.

Komunikabideen aurrean egindako agerraldian, Karstenek klubari “eskertu nahi dio bi denboraldi hauengatik, oso onak izan direnak”. Albokoak goraipatu du kluba “etxean bezala nagoelako, entrenatzaileekin, direktibarekin, taldekideekin, asko kostatu zait erabakia hartzea kultura ezberdina duen herrialdera noalako”. Tituluaz aparte –Liga eta Superkopa oraingoz- Karstenek azpimarratu du “hazi egin naiz asko, eskerrak eman behar dut, lagunak egin ditut eta oso gente jatorra”. Ez du aterik itxi bueltatzeko baina orain “hobetzen eta ligak ezagutu nahi ditut”.

Eta SUPER AMARA Bera Beran ibilbidea “beste bi tituluekin” itxi nahi du ohartaraziz “oraindik denboraldi asko dugu gainean, guztia eman behar dugu, edozer oztopoarekin Liga galdu dezakegulako”.

Garmendia: “Garrantzitsuena bikar hezurra mantentzea da”

SUPER AMARA Bera Berako Tati Garmendiak “eskertu” dio Elke Karsteni egindako ekarpena Bere ustez, “bizitza horrelako da, ondo jokatzen ari zen eta liga indartsuago batera doa”. “Urtez urte jendea joan eta etorri egiten da, inor ez da nahitaezkoa talde batean eta, ondorioz, baja ahalik eta ondoen betetzea nahi dugu”.

Garmendiak adieradi zu “gauzak ondo baldin badaude bikar hezurra mantentzea da baina denboraldik denboraldi geroz eta zailago da Europan urte ona egin dugulako”. Halere, “jokalari garrantzitsuenei eusten gai izango garela uste dut”.

Bestetik, arduraduna onartu du “harrituta nago joku mailarekin mantendu dutena”. Halere dio harridura “ez da Guardés edo Rocasari irabazi diegulako, bestelako partidak atera dituelako mentalitate onarekin”. Era berean Garmendiak ohartarazi du oraindik Ligan asko gelditzen delako, “Aula Valladolidek azkeneko bi partidak etxean irabazi digu eta, Granollers ondo jokatzen ari da eta Elche etxera dator, horrek ez du esan nahi beste partidak errazak direnik”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores