Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berak hartuko du Rocasa Gran Canaria, lidergoan jokoan delarik, bederatzi jardunaldien faltan gorenean diren bi taldeak aurrez aurre  izango dira Josean Gasca kiroldegian (20etan).

Rafael García Mosquera eta Alberto Rodríguez epaileek zuzenduko duten norgehiagokan etxean puntu gehien lortu duen taldeak etxetik kanpo onena hartuko du. SUPER AMARA Bera Berak zazpi partida irabazi ditu Donostian eta bakarra berdindu, Aula Alimentos de Valladolid taldearekin; Rocasa Gran Canariak aldiz puntu bakarra utzi du bidean Granollers, zortzi partida irabazi ditu, Canyamelar Valencian (0-10) ere bai.

Jokoan ere gol average delakoa. SUPER AMARA Bera Berak Rocasa (25-36) gainditu zuen joanekoan. Gaurko partidako hirugarren puntu litzateke, oso baliagarria horrelako egoeretan.

Asteazkeneko partida ostean, SUPER AMARA Bera Berak Valladoliden jokatuko du (martxoaren 15ean, ostirala 21etan), martxoaren 30ean Godoy Maceira BM Porriño hartuko du, Granollersen hurrengoa (larunbata, apirilak 6, 16,30etan) eta Kopa aurretik Elche Mustang Donostia bisitari. Maiatzean, lau partida: Valentzian (maiatzak 4), HGB Prosetecnisa Zuazo eta Liberbank Gijón Donostian hurrengo bi asteburuetan eta Alcobendasen amaitu maiatzaren 25ean.

Bestetik, Rocasa Gran Canaria Bielorrusiara abiatuko da Challenge Cupeko final-laurdenetako itzulera sei goleko aldea duelarik eta Ligan Helvetia Alcobendas, Morvedre, BM Castellón, Liberbank Gijón eta Godoy Maceira BM Porriño hartuko ditu eta etxetik kanpo, Málaga, A Guarda eta Valladolidera joan beharko du.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores