Bera Bera

Select your language

Bihar larunbata Autocares Davidekin Castellon izango du helburu SUPER AMARA Bera Berak Guerreras Iberdrola Ligaren lidergotza eskuratze aldera, horretarako BM Castellón taldea gainditu beharko du (18,30etan, Pedro Cubas eta Gabriel López, valentziarrak).

Pasa den asteazkenean, Rocasak HGB Prosetecnisa Zuazori irabazi zuen Guerreras Iberdrola ligaren gorenean kokatzeko, ondorioz, SUPER AMARA Bera Berak ez ditu mozorrorik nahi, bai ordean urte hasierako ibilbideari jarraipena eman, eta ligako azkenaren aurka gehiegizko konfidantzarik gabe aritu. Horretarako, azken deialdia osatu zuten jokalariak eramango ditu Imanol Álvarezek.

Aurrean, Montse Puchek zuzentzen duen Balonmano Castellón, etxean azken partida irabazi zuena Canyamelar Valenciaren aurka, jaitsiera postuak saihesteko partida bakarrera dagoelarik. Lau talde daude leku baten bila, ohorezko mailan gelditzeko aukera emango duena, izan ere, aurten hiru jaitsiko dira Zilarrezko mailaran. Hortaz, BM Castellón azkena da bost punturekin, Helvetia Alcobendasek bat gehiago du eta zazpirekin BM Morvedre –partida bat gehiago - eta Valladoliden arituko den Canyamelar Valencia. 12 punturekin urrutiegi gelditzen da Godoy Maceira Porriño.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores