Bera Bera

Select your language

Urtarrilaren lehen asteburutik igandera arte lehiatu duten 16 taldeetatik, SUPER AMARA Bera Bera izan da EHF Cupeko multzoen fase honetako bosgarren golegile nagusieta, 170 golekin, hau da, partidako 28,3 gol.

Lider gelditu diren hiru talde eta Alemaniako Bietigheim taldeak baino ez dute gol gehiago sartu. Danimarkako Vigorg (178 gol) eta Hungariako Siofok (188) sei partidak irabazi dituzte, Team Esbjerg (186) taldeak 11 puntu lortu ditu, SUPER AMARA Bera Berak bezala SG BBM Bietigheim (173) taldeak ezin izan du hurrengo txandarako sei puntu eskuratu arren.

Donostiarren aldetik, golegile nagusiena Adriana Cardoso izan da 29 golekin –Gascann Nykobing taldearen aurka hiru minutu jokatu arren-, Elke Karsten, 25 gol; Silvia Arderius, 24; Esther Arrojeria, 23; Sara Gil, 16; Alba Menéndez, 13; Etxeberria, 12; Terés, 11; Sans eta Ezkurdia, 6; Berasategi, 3 eta Arruda, 2.

Europan eraso egitea zailago da baina defentsako lana ere bai. Izan ere, SUPER AMARA Bera Bera gol gehien jaso duen bosgarren taldea izan da (172), Errumaniako Magurak (190),  Metzingen taldeak (173), Sävehofek (184) baino gutxiago eta Frantziako Besançon taldearekin (172) berdinduta, guztiak kanporatuta.

D multzoan aritu da SUPER AMARA Bera Bera, lauetatik estuena. Multzoko azkena izan da baina lau puntu lortu ditu, Kuban Krasnodar taldeak bi garaipen eta berdinketa batekin final-laurdenetan da -Mecalia Atlético Guardések etxetik at irabazi zien errusuarrei kanporaketan- eta azpimarratzekoak da daniarren lau taldeen sailkapena.  

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores