Bera Bera

Select your language

Atzo Xixonen garaipen bikaina lortu ostean, begirada guztiak EHF Cupeko multzoen fasean jarrita daude, bigarren jardunaldian SUPER AMARA Bera Berak egungo txapeldun SCM Craiova taldea hartuko du Irungo Artalekun (18etan). Norgehiagoka Israelgo Matan Lindenbaum eta Dor Laron bikoteak zuzenduko dute.

Gaur goizean komunikabideen aurrean Esther Arrojeria agertu da, “nekea eta molestiak bihar etxean utziko ditugu eta Craiova bezalako talde bati aurre egin nahi diogu”. Horretarako “konzentrazioa” aipatu du, Europak akatsak zigortzen dituelako. “Baloi guztiak borrokatu behar ditugu, Kroazian garaipena ihes egin zigun eta defentsan gauden moduan egonda, aukerak ditugu” adierazi du bigarren kapitainak.

SCM Craiovaren inguruan sendotasuna aipagarriena da eta jokalarien artean, Trifunovic alboko serbiarra eta Seric edo Fachinello ezagunak –Itxakon jokatu zuen eta fitxatu berri dute -. Multozen fasea garaipenarekin ireki zuen 18-12 Nykobing daniarra gaindituz eta Ligan amore eman zuen Zalau taldearen aurka.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores