Bera Bera

Select your language

Oraingo honetan bigarren zatiak ez dio baliorik izan SUPER AMARA Bera Berari Liberbank Gijón taldearen aurka partida iraultzeko, lehenengo zati traketsak bost goleko desabantaila utzi baitio (11-16). Bekoerrota kiroldegiak donostiarrak eta asturiarrak hartu ditu Lezon emakume kirolarie egunean.

Bajak talde bietan, Liberbank Gijón izan da lagunartekoa ia beti aurretik defentsako lanari eta Ruiz atezairi esker. Lopes eta Caño hegaloeko jokalariek Arrudaren aurrean asmatu dute –gaur bakarrik Zugarrondo bajan zelarik- eta Liberbankek tartea ireki du gipuzkoarren 5-1eko defentsan hutsuneak aprobetxatuz.

Etxeberriak begiradak erakarri ditu Lezon eta bere abiadurak asturiarren defentsa gainditu dute, taldea gerturatuz baina Liberbank Gijónek Lozanorekin erantzun du. Atsedenaldian, 11-16.

Frantziako txapelketan bezala, SUPER AMARA Bera Berak haman minutu behar izan ditu partida berdintzeko, pibotea ondo babestuz, baloia lapurtuz eta Camejo birritan eta Cardosok kontraerasoak gauzatzen. Etxeberriak hutsuenak ireki ditu albokotik eta donostiarrak bete betean sartu dira leían, halere, Liberbank Gijónek Lopes hegalean eta Téllez eta Lozano alboko jokalariak aurkitu ditu. Arrudak geldiketek eta Arrojeriaren golek  –bost bigarren zatian- ez dira nahikoak izan.

Frogak amaitu dira. Larunbatean, abenduak 22, 18etan Bidebietara itzuliko da  Guerreras Iberdrola liga Canyamelar Valencia taldearen bisitarekin.

Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 25, Liberbank Gijón 27

SUPER AMARA Bera Bera 25 (11+14): Arruda, Etxeberria (3), Menéndez (3), Sans (2), Arrojeria (6), Berasategi (2) eta Ezkurdia (1) –titular- Karsten (2), Cardoso (3), Terés eta Camejo (3).

Liberbank Gijón 27 (16+11): Ruiz, Lopes (7, 2p), Torreira (1), Cobo (1), Faria, Téllez (7), Caño (3) –titular- Lozano (6) eta Nedelcu (2p).

Epaileak: Xabier Elizetxea eta Jon Mendizabal

Kanporatuak: Sans, Karsten eta Menéndez SUPER AMARAtik eta Téllez eta Faria Liberbanketik

Partzialak: 1-2, 3-5, 5-8, 7-10, 9-13 –atsedenaldian- 13-17, 18-18, 20-20, 21-22, 24-25 eta 25-27

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores