Bera Bera

Select your language

Plan de Cuques hiriko Femenia Hand’Cupeko bosgarren postuaren jabe egin da SUPER AMARA Bera Bera Frantziako 20 urte azpiko selekzioa gaindituz (31-24, 11-14 atsedenaldian).

Antolatzaileek aurreneko partidan Toulon, Frantziako lehen mailako taldea, jarri zion SUPER AMARA Bera Berari, aurkaririk zailena, alegia. Galduta bosgarrena baino ezin gelditu. Atzo Belgikako txapelduna gainditu zuen eta gaur Frantziako selekzio gaztea, bigarren zati bikainari esker gaur ere bai.

Halere, Plan de Cuqueseko Ambrosis gelara ondo irten da SUPER AMARA Bera Bera. 5-1 defentsa, Arrojeria aurrean jarrita, frantziarren erasoa oztopatu dute donostiarrek eta erasoan Berasategi eta Etxeberriak asmatu dute aurreneko abantaila emanez (5-1).

Ondorez, baloi galdu dituzte eta frantziarren eraso jokoa zeharo hobetu da, partida berdintzeko. Ate aurrean huts asko eginda atsedenaldira atzetik iritsi dira gipuzkoarrak (11-14).

Atzo bezala, hiru minutuetan berdindu du lehia SUPER AMARA Bera Berak, Terés eta Camejo pivotean gola sartuta eta Arrojeria bikain aprobetxatu ditu hutsuneak–sei gol bigarren zatian-. Defentsako lana hobetuz, Lladrók penalti gelditu du eta minutuak pasatu ahala abantaila handitzen joan da Camejori esker, Menéndezen bi kontraeraso medio eta Etxeberriak kolore ezberdinetako lau gol egin ditu amaieran.

Ondorioz, txapelketako balorazio positiboa, Imanol Álvarezek froga ezberdinak egin ditu, minutuak banatu ditu, Gracia eta Morandeira gaztea sartu ditu eta Azurmendi ere eraman du talde lanean sartze aldera. Hurrengo hitzordua, Lezon larunbatean 16,30etan Liberbank Gijón taldearen aurka.  

Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 31, Selección francesa sub’20 24

SUPER AMARA Bera Bera 31 (11+20): Zugarrondo, Etxeberria (7), Berasategi (4), Sans (1), Arrojeria (8), Menéndez (2) eta Ezkurdia (2) – titular- Cardoso (1p), Gracia, Camejo (3), Terés (1),  Morandeira eta Lladró (o.a.).

Partzialak: 3-1, 6-3, 8-5, 9-8, 10-10, 11-14 –atsedenaldia- 14-14, 17-15, 20-16, 23-18, 28-20 eta 31-24

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores