SUPER AMARA Bera Bera gaur abiatu da A Guardaruntz Autocares Davidekin eskuin belauneko kuadrizepsean zuntz haustura duen Silvia Arderius baja izango delarik.
Madrildarrak asteartean Málagan, aurreneko zatian zeozer somatu zuen baina bigarrenean jokatu zuen, bere ekarpena erabakiorra izanik. Atzo egin zioten frogek zuntz haustura adierazi zuten, ondorioz, bihar A Guardan jokatuko den partidan baja izateaz gain ezin izango du Espainiako selekzioaren konzentrazioan parte hartu du.
Arderius iazko denboraldian ere baja izan zen A Guardan, horkatilean bihurritua izan zuelako. Martxoan bezala, SUPER AMARA Bera Berak falta den jokalariengan arreta jarri gabe, dituen baliabideak indartu behar ditu Mecalia Atlético Guardések lehenengo lerroan dituen aukera ezberdinei aurre egiteko.
Aurreneko aldiz Teledeportek Guerreras Ligako partida bat larunbatean eskainiko duena, 18,30etan hasiko dena. Jesús Álvarez eta José Carlos Friera asturiarrek zuzenduko dute partida. Guardesen kasua Egozkue nafarraren partaidetza baino ez dago kolokan.