Málagan asteartean jokaturiko partida oraindik gogoan, SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaile Imanol Álvarez komunikabideen esanetara egon da gaur Autocares Davidekin A Guardara irten bezperan, non Mecalia Atlético Guardés izango duen zain (larunbatean 18,30etan, Teledeporte).
Carranquen jokaturiko partidaz galdeturik, bizkaitarrak “asko sufritu genuen” onartu du, halere, arlo “positiboei” heldu die “taldeak ondo jokatu ez arren, sufritzen jakin izan zuen eta pista oso zail batetik bi puntuak ekarri”. Álvarezek azpimarratu du “markagailuan atzetik joan arren irabazteko gain izan ginen”. “Liga oso konplikatua dela esan ohi dugu, Málagan puntuak utziko dituzte talde batek baino gehiago eta gu horti pasatu gara” adierazi du.
Larubatean A Guardan ospatuko den norgehiagokaz, Imanol Álvarezek hasperen egin du “jokalari guztiekin joatea nahiago nuke baina daukagunak eramango ditugu”, Aramendia, Azurmendi, Dos Santos eta Etxeberria baja izaten jarraitzen dute. Bere ustez, “ez da partida guztiz erabakiorra izango txapeldunak puntuak galduko dituelako baina garrantzitsua izango litzateke irabaztea tarte bat emango ligukelako”. SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaileak ez dio garrantzirik ematen abuztuan A Sangriñan bertan irabazi izanak eta onartzen du “pistak duen giroak ez dit kezkatzen, bizigarri da”.
Mecalia Atlético Guardésen inguruan dio “talde ona da, entrenatzaile on batekin eta ziur nago partida ondo prestatuta izango dutela”. Imanol Álvarezen ustez partidako gakoa “defentsa eta atezainen lanean dago”. Bere ustez, “gure maila mantentuz gero korrika egiteko aukera emango liguke eta eraso posizionala ere aterako dugu” adierazi du komentzituta.
Castellanos: “Larunbatean irabaziz gero denboraldi hasiera bikaina izango litzateke”
Merche Castellanos atezaina “oso pozik” dago Carlos Viver hautatzaileak deitu duelako datorren astean konzentrazioa burutuzeko, hortaz, “aukera aprobetxatzeko irrikan nago”.
Málagan jokaturiko partida, Ciudad Realeko atezainak aipatu du “ez zen ondo joan baina bi puntuak ekarri genituen”. Bere ustez “abisua izan da, oso konzentraturik egon behar dugulako”. Larunbateko partida “presiorik gabe” ikusten du nahiz eta onartu “oso puntu garrantzitsuak” direla. “Larunbatean irabaziz gero denboraldi hasiera bikaina izango litzateke” adierazi du.