SUPER AMARA Bera Bera jokalari Silvia Arderius, Judith Sans eta Merche Castellanos deitu ditu Carlos Viver Espainiako hautatzaileak; Argentinak berriz, Elke Karsten, datorren astean konzentrazioa burutuko baitute Espainian lagunartekoa barne.
Carlos Viverren taldeak igande arratsaldean bat egingo du, asteazkenean Argentinarekin jokatuko du oraindik lekurik finkaturik gabe dagoelarik eta Austria birritan izango du, ostiralean Guadalajaran (16,45etan) eta larunbatean Alcalá de Henaresen (17etan, Teledeporte). Ezker eskuineko hatz erakuslean duen hausturak deialditik at utzi du Maitane Etxeberria.