Bera Bera

Select your language

Larunbatean Rocasak Elxen penaltiz denbora agortuta irabazi bazuen ere, gaur gauan Malagako Carranquen SUPER AMARA Bera Berak majo sufritu du gol batez (27-28) Rincón Fertilidad gainditzeko.  

Partida azken minutuetan erabaki da, lau jokalari brasildarrek protagonismo handia izan dutelarik. 57 minutu igorata, Cardosok baloi loratu bidali dio Fernandes atezain brasildarrari gola eginez eta ondoren Boadak penaltia lortu du Renata Arrudak gelditu diona Dos Santos gazteari.

Bi minutu falta ziren baina gehiago sufritu du SUPER AMARAk, Menéndezi falta erasoan adierazi diote –penaltia izan zitekeen jokaldian- eta Rincón Fertilidad Málagak 75 segundu izan ditu berdinketa lortzeko. Arrojeria 5-1 defentsan lehenengo lerroa oztopatzen saiatu da eta ideiak ez ziren garbiak Malagako erasoan. Menéndezek baloia lapurtu du eta berriro bote egin duenez, epaileek dobleak adierazi dizkiote. Diego Carrascok hutsartea eskatu du 15 segundo falta zirela. Gandulfo argentinarrak baloia hartu du baina bere jaurtiketa kanpora joan da eta hor amaitu da sufrimentua SUPER AMARA Bera Berarentzat.

Partida hasieratik konplikatu da donostiarrentzat, Cardoso eta Terés kanporatu dituztelako seigarren minutura iritsi gabe. Norgehiagoka berdindu da, batetik, Boada eta Campigli piboteak hutsuneak aurkitu dituzte eta, bestetik, Cardoso eta Ezkurdiak –bost gol lehenengo zatian- asmatu dute kontraerasoan eta hegaletatik.

Bigarren zatia hasieran Rincón Fertilidad taldeak aitaren batean berdindu du partida eta 40. minutuan aurretik ere jartzea ere lortu du. Ondorez, banakako defentsa agindu du Álvarezek Espe Lópezen gainean eta eraso bakoitza erronka zirudien: Boada, Dos Santos eta Andreu batetik eta Arderius eta Karsten besteti, arestian aipaturiko azken minutuak iritsi arte.

Fitxa: Rincón Fertilidad 27, SUPER AMARA Bera Bera 28

Rincón Fertilidad 27 (11+16): Fernandes, Dos Santos (6), Agustina López (3), Boada (5), Campigli (4), Esperanza López (1) eta Sole López (4) –hasierako zazpia- Gandulfo, Andreu (4), Martin, Grosso.

SUPER AMARA Bera Bera 28 (14+14): Arruda (1), Cardoso (6), Menéndez, Sans (4), Arderius (6, 2p), Karsten (2) eta Ezkurdia (5) –hasierako zazpia- Berasategi, Arrojeria, Da Silva (3, 2p), Camejo, Castellanos (1) (o.a.) eta Zugarrondo (o.a.).

Epaileak: Sebastián Fernández eta Alberto Murillo (andaluziarrak)

Kanporaturak: Campigli eta Agustina Lopez (3, gorria 50. min) Rincón Fertilidadetik eta Cardoso, Terés eta Menéndez SUPER AMARA Bera Beratik.

Partzialak: 0-1, 2-1, 5-4, 8-8, 9-11, 11-14 –atsedenaldia- 16-16, 18-18, 21-20, 24-23, 26-26 eta 27-28

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores