Txapeldunen ligako sailkatze faseak bertan behera utzi zuen Guerreras Iberdrola ligako aurreneko jardinaldia, ondorioz, bihar asteartea (20,30etan) El Carranquen SUPER AMARA Bera Berak Rincón Fertilidad Málagari egingo dio bisita.
Donostiarrak ez dira fio Málagoko taldearekin Alcobendasen puntu bakar bat urratu arren. Rincón Fertilidadeko panterek aldaketa sakonak egin ditu taldean, Paula García, Pessoa eta Mikic jokalariak ordezkatzeko Campigli, Agustina López - La Calzadatik – eta Grosso albokoak fitxatu ditu, guztiak internazionalak Argentina eta Uruguairekin. Era berean, Alcobendasen ekarpen handia egin zuten Esperanza López albokoak eta Dos Santos brasildarrak. Eta iaztik jarraitzen dute, besteak beste, Sole López ezker hegalaria, Gandulfo argentinarra, Fernandes atezaina eta Nuria Andreuk alta jaso du.
SUPER AMARA Bera Berak deialdi bera osatuko du biharko, bidaia egun berean egingo duelarik, Zaragozaraino Autocares Davidekin eta 10,25ean AHTn lau orduko bidaia. Sebastián Fernández eta Alberto Murillo epaila andaluziarrek zuzenduko dute norgehiagoka.
Guerreras Iberdrola Ligako bi jardunaldiak garaipenekin hiru talde besterik ez dira: Mecalia Atlético Guardés, Liberbank Gijón eta Rocasa, Elxen penaltiz denbora agortuta irabazi zuena.
Estadistikak: %60ko jartiketetan BM Morvedreren aurka
Larunbateko partida ostean, Imanol Álvarez entrenatzaileak “erasoan partida bikaina egin dugula uste dut, Morvedreren atezainak tartea handiagoa galerazi duelarik”.
Iñigo Blancok prestatzen dituen estadistikei erreparatuta, SUPER AMARA Bera Berak egindako %60ko jaurtiketak gola izan ziren: Arrojeria (8tik 7 gol), Menéndez (8/5), Arderius (4/4), Terés (3/3), Sans (4/3), Ezkurdia (5/3), Berasategi eta Camejok (1/1). Txapeldunen ligan fin aritu ziren Da Silva, Cardoso eta Karsten ez zuten asmatu Polonian bezala.
Atezainek, berriz, Castellanosek %38a gainditu zuen lehenengo zatian eta Arrudak %50a bigarrenean.
Arrojeria izan zen golegile nagusiena, hutsuneak aurkitu zituelako Arderiusekin bikain konpondu zelako. Zati bakoitzean gola gauzatu ziren sei asistentzia banatu zituen madrildarrak. Berasategik ere asmatu zuen azken pasea ematen bostekin; Karstenek, hiru eta Cardosok eta Castellanosek, bitan.
Azpimarratzekoa den beste datua da hamar aldiz galdu zuela baloi jabetza SUPER AMARA Bera Berak. Ondorioz, bi taldeen arteko aldea handiagoa izango zen María Gil atezainaren aurrean gehiago asmatuta.
Tribuaren irudi ikusgarriak
Bidebietako kiroldegiko horma ikusgarri zegoen, 18 jokalarien argazki bereziak bete zutena. Jokalariak beraiek, BM Morvedrekoek ere bai, harrituta gelditu ziren altueran hiru metroko aurpegia ikusita. Zalegoa ere harri eta zur gelditu zen SUPER AMARAk prestaturiko horma ikustean baina, zoritxarrez, ez zuen egarri asetzerik izan kiroldegiak taberna itxi duelako. Larunbatean egiten zuen beroak hainbat zaleen kexa eragin zuen.