Guerreras Iberdrola Ligan debuta egin du SUPER AMARA Bera Bera, Imanol Álvarez entrenatzailearen itzulera Bidebietara, partida kontrolpeak izan dute donostiarrek BM Morvedre taldearen aurka, lehian mantendu dena bigarren zatia erdira arte (31-19).
Partida erritmo altuarekin hasi dena, igo berri den taldeak muzin egin ez diona. Abiadura gipuzkoarren lagun izan ohi da baina gaur jauritiketetan ez dira fin ibili, María Gil gazteak defendeatu duena. Menéndezek kontraerasoan eta Sansek ireki dute markagailua baina Arrojeria izan da eraginkorrena hasieran SUPER AMARA Bera Berari aurreneko abantaila emanez (12’: 7-4).
Manu Etayo nafarraren taldeak pazientziaz mugutzen zuen baloia erdiko defentsan hutsuneak aurkitu nahian. Imanol Álvarez Berasategi eta Sans jarri ditu erdian Menéndez eta Arrojeria ondoan, Cardoso eta Da Silva hegaletan eta Castellanos, atepean.
Menéndez eta Sansen golei esker tartea zabaldu da Etayok hutsartea eskatu arte. Álvarezek berriz eserlekua mugitu du Terés, Ezkurdia eta Karsten jarriz. Argentinarra sasoi onean dago baina gaur izan da gola egin ez duen pistako jokalari bakarra Nafarroako piboteak, aldiz, birritan hartu du baloia gola gauzatuz eta Arderiusekin batea atsedenaldiara (15-10).
Bigarrenean, Camejo kokatu da Sans ondoan eta Arrojeriak asmatzen jarraitzen zuen, kanpotik ere jaurtiketzen saiatu dena. Menéndez ere Gil aurrean eraginkor baina Polonio pibotak hutsuenak aurkitu ditu gipuzkoarren defentsan.
Partida bost goleko abantailarekin zegoela, kanporaketak iritsi dira talde batean eta bestean. SUPER AMARA Bera Berak tartea gehiago zabaldu du Arderius protagonista eta Ezkurdiak, hiru gol jarraian egin ditu Bidebietaren txalo zaparradak jasoz.
Ondorioz, Ligan debuta garaipenarekin. Orain atseden hartzea asteartean Málagan eta larunbatean A Guardan jokatzeko. Partidaz partida, baina.
Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 31, BM Morvedre 19
SUPER AMARA Bera Bera 31 (15+16): Castellanos, Cardoso (2), Menéndez (5), Sans (3), Berasategi (1), Arrojeria (7) eta Da Silva (2) –hasierako zazpia- Arderius (4, 1p), Karsten, Ezkurdia (3), Terés (3), Camejo (1), Arruda (o.a.). Deialdian: Zugarrondo (o.a.)
BM Morvedre 19 (10+9): Gil, San Isidro (1), Del Río (2), Polonio (4), Fernández (3), Rojas (4) eta Lacueva (3) – hasierako zazpia - López, Sánchez, Bejarano, Calderón (2), Puche eta Santaisabel
Epaileak: Ansoleaga eta Izquierdo (Euskadi)
Kanporatuak: Menéndez, Camejo (2) eta Da Silva (2) Super Amaratik eta Polonio, Fernández eta Sánchez BM Morvedretik
Partzialak: 3-2, 5-4, 8-5, 10-6, 13-8, 15-10 –atsedenaldia- 16-11, 20-14, 23-16, 25-17, 27-18 eta 31-19