Bera Bera

Select your language

Atzo Alderdi Eder parkean aurkeztu zen 2018-19 denboraldiko SUPER AMARA Bera Berako plantillak anbizio erakutsi zuen “titulu guztiak irabazteko borrokan” egon nahi duelako eta animatu nahi izan zituen zalegoak, babesleak eta instituzioak “nire taldea, nire tribua” leloarekin bat egin zezaten.

Jokalari bakoitzak roll-upean argazki ikusgarriak erakutsi dituzte eta oholtzan kokatu dira argazkirako. Alba Menéndez eta Esther Arrojeria kapitainek onartu dute “taldeak kalitatea du eta gauza handiak egin ditzakegu, Txapeldunen ligako sailkatze fasean helburua disfrutatzea da”.

Imanol Álvarez entrenatzaileak ez zuen ukatu “berriro hiru tituluak lortzeko borrokan egon nahi dugu” eta Tati Garmendia eskubaloi arloko arduradunak instituzioei eta babeslei, batez ere SUPER AMARAri “emakumezkoen kirolaren alde egiten duzuena eskertu nahi dizuet”.

Bestetik, Alfonso Reiriz SUPER AMARAko Marketing arduradunak “talde honek islatzen dituen baloreak” azpimarratu zuen Donostiako Kiroletako zinegotzi Martin Ibabek  “17 tituloek erreferentzia bihurtzen zaituzte” adierazi duen, Kiroletako foru diputatu Denis Itxasok “Gipuzkoarren talentoari eusteko apustua” aipatu zuen eta Tati Garmendiarengan arreta jarri zuen kirol elite taldeetako kudeaketan emakumezkoek egiten ari diren lana txalotzeko. Markel Olano Ahaldun Nagusiak itxi zuen ekitaldia “emakumezkoen kirolean profesionaltasunean urratsak eman behar ditugu” aldarrikatuz.

Argazki sorta (Juan Antonio Garaikoetxea)

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores