Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berak XIX Superkopako garaile sortatu da Xixongo Palacio de los Deportes delakoan Liberbank Gijón taldea gaindituz (17-25, 7-10 atsedenaldian), gipuzkoarrentzat zazpigarren garaikurra delarik.

Guerreras Iberdrola Ligako eta Kopako txapelduna aurrez aurre ziren denboraldi berria zabaltzeko eta partidak ez du sorpresarik utzi, jakina baitzen gol gutxiko lehia izango zela eta fisikoki gogorra, gipuzkoarrek markagailuak adierazten duena baino lan gehiago egin dutelarik.

Imanol Álvarezek jokalariak mugitu ditu taldeari intentsitate bera manten zezan finalean eta defentsan jokalari ezberdinak kokatu arren, emaitza positiboa izan da. Partida hasieran sendotasuna eman dio defentsari, Sans eta Berasategi erdian kokatuz, Terés eta Menéndez ondoan eta Etxeberria eta Da Silva hegaletan, Castellanos atezain. Erasoan Karsten eta Arderiusek Nafarroako pibota eta Usurbilgo albokoa ordezkatu dituzte.

Liberbank Gijón behin eta berriro sei metroak bilatu nahi izan ditu, Cobo eta Faria jokalariekin lortuz hasieran (3-1) baina ondoren Castellanos atezainarekin topo egin du Téllez albokoak. Orduan SUPER AMARA Bera Berak korrika egin du eta zazpigarren minutuan Karstenek aurretik jarri du taldea. Cobok berdindu du baina Etxeberria birritan eta Sansen golekin tartea ireki dute (14’: 4-7).

Orduan Estefanía Ruiz atezainak txatel gorria ikusi du Etxeberria ikutu duelako areatik kanpo. Halere, Raquel Álvarez hauspoa eman dio Liberbank Gijóni Cardosori penaltia gelditzeaz gain Menéndez eta Etxeberriaren jaurtiketak desbideratu dituelako. Baina Castellanosek bikain jarraitzen zuen. Halere, Faria bere taldea gerturatu du eta Berasategi izan da Álvarez gainditu duena.

Aldaketak iritsi dira: Cardoso, Arrojeria eta Terés erasoan, SUPER AMARA Bera Berak abantaila mantendu du (7-10) ate aurrean asmatu ez arren, batez ere jokalari bat gehiago izanda.

Bigarren zati hasieran, Arderiusek jakin izan du asturiarren defentsa mugitzen eta tartea are gehiago zabaldu du Etxeberria eta Ezkurdia laguna. Kasu honetan Imanol Álvarezek Camejo eta Sans jarri ditu erdian, Menéndez eta Etxeberria ‘bian’ eta Cardoso eta Ezkurdia hegaletan Renata Arruda atezain. Arderiusek Sans ordezkatu du erasoan eta Etxeberria eskuin alboko jokalari gisa kokatu du entrenatzaileak.

Diego Lafuentek berriz Faria eta ondoren Bonazzola aurreratu ditu baina Etxeberriak hutsuneak aurkitu ditu behin baino gehiagoetan Álvarez atezainarekin topo egin arren. Horrez gain, defentsa sendo ziren gipuzkoarrak Liberbank Gijón taldeak sei metroetan Cobo edo Gavilán aurkitu arren.

Hamar minutu falta zirela, Fariak tartea lau goletara murriztu du (14-18) baina Etxeberria ondo ikusi du hutsenea eta, golaz aparte, paraguarraren kanporaketa lortu du. Gipuzkoarrek defentsan lan ona egin dute, Arrudak ere ekarpena egin du eta tartea zabaltzea lortu dute abiadura medio, zazpigarren Superkopa Donostiara eramateko.

Ondorioz, denboraldi berriari hasiera ezinhobea eman dio SUPER AMARA Bera Berak, hurrengo asteburuan erronka berri bati ekingo baitio Txapeldunen ligako atarikoan Lublinen, irailaren 8 eeta 9an, alegia.

Fitxa: Liberbank Gijón 17, SUPER AMARA Bera Bera 25

Liberbank Gijón 17 (7+10): Ruiz, Lopes (3p), Palicio (1), Faria (3), Cobo (2), Téllez (2) eta Caño (3p) –hasierako zazpia- Bonazzola (1), Gavilán (2) eta Álvarez (o.a.)

SUPER AMARA Bera Bera 25 (10+15): Castellanos, Etxeberria (8), Menéndez (1), Sans (2), Berasategi (1), Terés (1) eta Da Silva –hasierako zazpia- Arderius (4), Karsten (4), Cardoso, Arrojeria (1), Camejo (1), Ezkurdia (2) eta Arruda (o.a.). Deialdian: Zugarrondo (o.a.)

Epaileak: Bustamante (Nafarroa) eta Álvarez (EAE)

Kanporatuak: Cobo, Faria eta gorria Ruizi (14’) Liberbank Gijonen aldetik eta Sans eta Camejo Super Amara Bera Beratik

Partzialak: 3-2, 4-4, 4-7, 5-8, 7-9, 7-10 –atsedenaldia- 9-14, 10-16, 12-18, 14-18, 15-21 eta 17-25

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores