SUPER AMARA Bera Berak iraila bidaiari tokatuko zaio, autobusa, hegazkina eta AVEn egingo dituenak. Denboraldia abian jarriko da larunbatean (18,30etan, Teledeporte) XIX Superkoparekin, Xixonen ospatuko dena, hau da, azarora arte egingo duen bidaietatik gertuena.
Izan ere, Xixon ostean, SUPER AMARA Bera Berak begirada Txapeldunen Ligako sailkatze faseari ekingo dio irailaren 8 eta 9an, Poloniako Lublin hirian. Gipuzkoarrak ostegunean irtengo dira hegazkinez, hilak 6, Munichen eta Varsovian geldituta.
Egungo txapeldunak Guerreras Iberdrola Ligan irailaren 15ean egingo dute debuta Bidebietan (19etan) igo berri den Morvedre taldearen aurka eta datorren astean, SUPER AMARA Bera Berak ligako bi irteera zailenetarikoak: irailaren 18an Málagan –AVEm egun berea – eta 21ean A Guardara bidaia Ligako hirugarren jardunaldian Mecalia Atlético Guardésen aurka hurrengo egunean jokatzeko. Hori guztia ligako etenaldia baino lehen.
Lublinen Txapeldunen ligako atarikoan ematen den emaitzaren arabera, SUPER AMARA Bera Berak bidai gehiago izan lezake. Sailkatze fasea gaindituz gero balentria izango litzateke, hau da, bi partidak irabazita multzoen faseari ekingo liokete Norvegian urriaren 6an, Budapestera urriarren 20an –FTC taldearen aurka – eta azaroaren 17an Bucaresti errumaniarra –2016ko txapelduna-.
Lublinen bi partidak galduz gero, SUPER AMARA Bera Berak EHF Cupeko Q2 delakoan aritu beharko luke Errusiako Zvezda edo LK Zuk suizarraren aurka, urriaren 20an Donostiatik at. Bi kasuetan, multzoen fasean edo EHFko bigarren kanporaketan Teldeko partida, Rocasa ACE Gran Canaria Liga irabazteko faboritoa den beste talde baten aurka partida aurreratu beharko lukete, egutegian urriaren 13 finkaturik egon arren.
SUPER AMARA Bera Berak Lublinen partida bakarra irabaziz gero EHF Cupeko Q3 delakoari ekingo lioke azaroaren 10 eta 17an, zozketa urriaren 23an delarik. Kasu honetan Rocasaren aurkako partida ez zen egutegitik mugituko. Halere, azaro gogorra egingo zaie donostiarrei, Europan jarraitu ala ez Porriñora (azaroaren 3an) eta Elxera (azaroaren 17an) joan beharko direlako.
Aurredenboraldia: alboko eta hegaleko jokalarien protagonismoa
Aurredenboraldian jokaturiko sei partidetik gola egiteko gaitasuna erakutsi du SUPER AMARA Bera Berak, izan ere, 205 gol sartu ditu –partidako, 34-. Karsten, Cardoso, Menéndez eta Da Silva dira golegile nagusienak baina ia jokalari guztiek gutxienez 10 gol sartu dituzte.
SUPER AMARA Bera Berak 105 gol jaso ditu, bataz beste partidako 17,5. Maila bereko taldeekin jokaturiko lau lagunartekoak kontutan izanda HGB Prosetecnisa Zuazo (32-21 eta 28-20), Aula Alimentos de Valladolid (35-23) eta Mecalia Atlético Guardés (21-28), Imanol Álvarez entrenatzaileak zuzentzen duen taldeak 30 goleko langa gainditu du eta 21 gol baino gehiago jaso.
Elke Karsten da golegile nagusiena, sei edo lau partida kontutan hartuta, 25 edo 20 gol. Guerreras Iberdrola Ligako aurkarien partidei erreparatuta Etxeberriak 18 gol sartu ditu; Menéndezek, 16; Cardosok, 15 –penaltiz lau baina hiru partida-; Sansek, 13; Ezkurdiak, sei; Arderius, Arrojeria eta Terés jokalariek, bostna; Berasategi eta Camejok, launa eta Delgadok, bi.
Erreferentziak baino ez dira, aurredenboraldian frogak nabarmendu direlako eta minutuak banatu.