SUPER AMARA Bera Berak Egiako Nazioarteko Txapelketa bereganatu du gaur 28-20 HGB Prosetecnisa Zuazo gaindituta, aurredenboraldiko azken frogan, larunbatean Superkopari eta datorren astean Txapeldunen ligako sailkatze faseari ekin aurretik.
Egiako kiroldegian egiten zuen beroak bi taldeak kaltetu ditu, batez ere donostiarrei, jokuari abiadura emateko ohitura duelako baina gaur arrakastarik gabe.
Imanol Álvarezek Terés eta Sans kokatu ditu erdia, Menéndez eta Etxeberria ondoan, Arrojeria eta Ezkurdia hegaletan eta Arruda, atepean. Arderiusek kataluniarra ordezkatu du erasoan. Gipuzkoarrek penaltiz madrildarrak sartutako bi golei esker markagailua ireki dute baina bizkaitarren defentsan hutsuneak aurkitzeko lanak izan dute, izan ere, gaurkoan lehengo lerroko jokua behin baino gehiagoetan oztopatu dute. Ezkurdiak eta Sans jokalariek abiadura erabili dute. Defentsan, HGB Prosetecnisa Zuazori bederatzi minutu kosta egin zaio gol sartzea eta ondoren Perasic jokalariak hartu du ardura zazpi metroetatik, hirurak gauzatuz.
Menéndez eta Karsten eta Da Silva jokalarien agerraldia bezpirtu du taldea erasoan, argentinarrak bi gol egin ditu eta brasildarrak hiru, batean baloiari efektuz emanez era bikain batean amaituz.
Bigarren zati hasieran akatsak nagusitu dira eta joku nahasiak HGB Prosetecnisa Zuazoren alde jo du. Álvarezek Camejo eta Berasategi sartu ditu baina Karstenek taldearen ardura hartu du hiru golei esker tarteari eutsiz, halere, baloi galduen zama jasan izan dute gipuzkoarrek. Valdiviak hiru golekin gerturatu du taldea bi goletara bigarren zatiaren erdian.
Imanol Álvarezek Zugarrondo kendu du pistako zazpi jokalariekin aritzeko. Karstenek hutsunea ikusi du eta Sansek birritan asmatu du kontraerasoan. Argentinarrak ere baloia lapurtu du defentsan, pista zeharkatu du gol egiteko eta handik gutxira seigarrena ere egin du (51’: 23-16) partida erabat apurtzeko.
Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 28, HGB Prosetecnisa Zuazo 20
SUPER AMARA Bera Bera 28 (13+15): Arruda, Etxeberria, Arrojeria (2), Sans (4), Terés, Menéndez (4) eta Ezkurdia (2) –hasierako zazpikoa- Arderius (3, 2p), Karsten (8), Da Silva (5), Berasategi, Camejo, Castellanos (o.a.) eta Zugarrondo (o.a.)
HGB Prosetecnisa Zuazo 20 (7+13): Muñiz, Velasco, Gil (1), Encina, De Andrés (1), Perasic (4, 3p) eta Erauskin (1) – hasierako zazpia- Hernández (3), Loidi (1), Bengoetxea, Manrique (1), Sánchez (1), Valdivia (6, 3p), González de Garibay (1) eta Aallà (o.a.).
Epaileak: Markel Larramendi eta Carlos Gude (Gipuzkoa)
Kanporatuak: Sans, Terés, Da Silva eta Camejo Super Amara Bera Beratik eta Bengoetxea HGB Zuazotik
Partzialak: 2-0, 3-2, 5-3, 7-4, 10-6, 13-7 –atsedenaldia- 14-9, 17-12, 18-15, 22-16, 25-17 eta 28-20