Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berak lagunarteko sortari abuzturen 11n Zumaian ekin zion HGB Prosetecnisa Zuazo Barakaldoren aurrean eta bihar -19,30etan- amaiera jarriko dio aurkari berarekin Egiako Nazioarteko XXIV. edizioan, gaur aurkeztu dena Donostiako udaletxean.

Irailera ahalik eta ondoen iristeko azken froga izango da SUPER AMARA Bera Berarentzat, izan ere, hitzorduak finkaturik ditu orduan, besteak beste, irailaren 1ean larunbatean XIX. Superkoparekin, Xixongo  ‘Alfonso Suárez’ Kiroldegian (18,30etan) Kopako txapeldun Liberbank Gijón taldearen aurka. Eta hurrengo astean, Poloniara egingo du bidaia Txapeldunen Ligako sailkatze faseari ekiteko Lublinen irailaren 8 eta 9an. Gipuzkoarrak Guerreras Iberdrola Ligan sartuko dira irailaren 15ean zortzi egunetan hiru partida jokatzeko eta etxetik at Málaga eta A Guarda pista zailetan.

SUPER AMARA Bera Berak jokaturiko bost lagunartekoak irabazi ditu: Zumaian,  HGB Zuazo gainditu zuen; Bidebietan, Aiala Zarautz; Summer BAG Experience delako txapelketan Aula Alimentos de Valladolid eta Mecalia Atlético Guardés eta Frantziako N1 mailan dagoen Aviron Bayonnais gaztea.

Imanol Álvarezek 15 jokalari prest ditu, Summer BAG Experience izandakoak, Aramendia, Azurmendi eta Dos Santos jokalarien bajak dituelarik. HGB Prosetecnisa Zuazok gol batez irabazi zion Liberbank Gijón taldeari pasa den larunbatean Lasesarren.

Superkopa baino lehen, SUPER AMARA Bera Berak saio fisikoa burutuko du asteazken goizean, Bidebietan ostegunean eta ostiral goizean entrenatuko da eta 14,30etan Autocares Davidekin abiatuko da Xixonera.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores